(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak Musikako eta Hizkuntzetako Lanbide Irakaskuntzen curriculumak ontzat eman ditu

astelehena, 2007.eko martxoak 19

Nafarroako Gobernuak ontzat eman ditu Musikako eta Hizkuntzetako oinarrizko eta erdi mailetako araubide bereziko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duten Foru Dekretuak, Foru Komunitatearen esparruan.



Musikako lanbide irakaskuntzen curriculuma


Foru Dekretu hau garatzeko kontuan hartu dira Gobernuak Estatu guztirako ezarritako oinarrizko alderdiak eta hezkuntza proposamena Nafarroako Foru Komunitatearen errealitatera egokitu da. Prozesuan, "Pablo Sarasate" Musikako Lanbide Kontserbatorioa kontsultatu da, alegia, egun irakaskuntza horiek eskaintzen dituen eskola bakarra. Aipatutako kontserbatorioak, irakaskuntza hauen egiturari eta antolamenduari buruzko iradokizunekin ez ezik, egun gure Foru Komunitatean ezarritako espezialitate bakoitzean ezarritako curriculum proposamen egokienen exekuzioarekin ere parte hartu du.





Aurkeztutako proposamenean, eta musikako lanbide irakaskuntzen helburua horretan lan egitea dela kontuan hartuta, tresnaren ikaskuntza egitura-ardatz gisa mantentzen da, espezialitate bakoitzean. Horrela, aipatutako prestakuntza musika gertaerarekin lotutako ezagutza teorikoak edo praktikoak sakontzeko xedea duten ikasgaiekin osatzen da. Laburbilduz, prestakuntza tresna menperatzean besterik ez izatea lortu nahi da, alegia, dimentsio zabalagoa eta konplexuagoa eskuratu nahi da.





Foru Dekretu honek dakarren nobedade bat taldekako musika praktikaren inguruan garatzen diren ikasgaien dibertsifikazioa da. Horri esker, tresna prestakuntza desberdin garatu daitezke, eta praktika hura gizarte harremanak ezartzeko eta ideiak elkartrukatzeko erabili daiteke. Horri dagokionez, lehenengo aldiz Taldeko ikasgaia hartzen da barne. Horrek, aurretik existitzen ziren multzoekin batera, ikasle guztiek parte hartu dezakete eskola kanpoalderantz sozialki proiektatzearen alde egiten duen antolamendu esparru malguagoan.




Hizkuntzetako oinarrizko eta erdiko mailen curriculuma




Araubide Bereziko Hizkuntzen irakaskuntzei dagokienez, curriculumaren oinarrizko alderdiak abenduaren 29ko 1629 Errege Dekretuan zehazten dira (07/1/4ko EAO).




ELO aplikazioaren egutegiari buruzko ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, bere 24. artikuluan, 2007/2008 ikasturterako Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak ezartzen ditu.




Dekretu honen helburua honakoa da: Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege organikoaren araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako oinarrizko eta erdiko mailen curriculuma ezartzea, alemanera, euskara, frantsesa, ingelesa eta italierako, Nafarroako Foru Komunitatean.




Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntza, derrigorrezko irakaskuntzan, oinarrizko gaitasunak bereganatu ondoren, heldutasunera iristerakoan, hizkuntzen ezagutza bereganatu edo hobetu behar dutenei zuzentzen zaie, bai helburu orokorrekin eta bai helburu espezifikoekin, baita aipatutako hizkuntzen erabilerako gaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiri bat lortu behar dutenei ere.




Hizkuntzen irakaskuntza horretan sartzeko, egiaztatu beharko da nahita nahiez derrigorrezko irakaskuntzaren bigarren maila edo baliogarria gainditu dela.




Era berean, araubide bereziko ikaskuntzetan sartu ahal izateko nahitaezko baldintza 16 urte edukitzea izango da, ikasketak hasten diren urtean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa