(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Neguko Bideragarritasun Planaren Koordinazio Organoa aktibatu da

astelehena, 2007.eko martxoak 19

Hurrengo 72 ordurako elurra eta euria gogor egingo duela iragarri da.Datorren asteazkena arte, euriaren eraginez, Nafarroan 100 litro ur pila daiteke metro koadro bakoitzeko, eta prezipitazioak elur itxuran botatzen dituen  lekuetan 50 zentimetro elur pilatu daiteke (Pirinioak). Egoera horren aurrean, Neguko Bidezaintzaren Koordinazio Organoa aktibatu da.


Imagen de del temporal de nieve del pasado mes de enero

AP15 autopista, urtarrilean egondako elur-ekitzean.


Barne eta Herri Lan Departamentuetako zuzendari nagusiak, Juan Ramón Rábade Iráizoz eta José Luis Echávarri Arraiza, hurrenez, hurren, gaur goizean, Neguko Bideragarritasuneko Planaren Koordinazio Organoaren bileraren buru izan dira. Aipatutako organoa aktibatu da hurrengo 72 ordurako euria eta elurra gogor egin duela iragarri delako.


Koordinazio Organoa, aipatutako Barne eta Herri Lan Departamentuko zuzendaritza nagusi horiez gain, honako ordezkaritzaz osatzen da: Foruzaingoa, Guardia Zibila, Nafarroako Udaltzaingoa, Nafarroako Larrialdietarako Agentzia, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea, Komunikazio Zuzendaritza Nagusia, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatea eta Nafarroako Autopistako (AP-15) eta Camino Autobiaren (A-12) enpresa buruen ordezkariak.


Meteorologiako Erakunde Nazionalak (MEN) Nafarroako Larrialdietarako Agentziari (NLA) emandako datuen arabera, datorren asteazkena arte, Nafarroan, 100 litro metro karratuko euria izan daiteke, eta euri hori elur moduan ematen den lekuetan, 50 zentimetrora (Pirinioak) edo lodiera horren erdira iritsi daiteke, Foru Komunitateko beste lekuetan.


Ohar hau idazterakoan, 11,30ean, Nafarroako erdialdean elurra gogor bota du, 600-800 metro bitarteko kota batean, eta gainontzeko foru lurraldean euria ari du.





Koordinazio Organoaren lehenengo neurriak


Arratsalde honetan bertan, eguraldi txarrak okerrera joko duela adierazten duen iragarpena kontuan hartuta, Koordinazio Organoa, NLA, Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzua, Foruzaingoa eta Guardia Zibilarekin batera, 17etatik aurrera, modu iraunkorrean, eratuk oda, SOS Nafarroa 112 Larrialdietarako Koordinazio Zentroan. Bertan, errepidean bertan koordinazio organoak izango dira, elurrak bide-sareko errepide nagusiak estali ondoren. Hasiera batean, "in situ" organoak ezarriko dira Altsasun (A-1 eta A-10), IrurtzunEN (A-15), Iruñeko Errondak (PA-30 eta AP-15) eta Camino Autobian (A-12).

Aipatutako koordinazio organoek, bai orokorra eta bai errepidean bertakoak, izaera iraunkorra izango dute, eguraldi txarra arindu arte.


Era berean, Koordinazio Organoak Nafarroako Larrialdi Agentziari eskatu dio, toki erakundeekin premiazko moduan harremanetan jartzeko, hartara, etor daitekeen eguraldi txarraren berri eman ahal izango die, euren eskumeneko esparruan, aipatutako udalek eta kontzejuek udal mugarteen bideragarritasuna bermatu ahal izateko, batez ere, gehien behar duten lekuetan (eskolak, zaharren egoitzak...), Nafarroako errepideen sarea barne.


Neguko Bideragarritasuneko Planaren Koordinazio Organoak azpimarratu du Iruñeko Eskualdeko udalek euren baliabide propioak modu eraginkorrean abian jarri behar dituztela ahalik eta lasterren, izan ere, urtarrilaren azken elurtean eman ziren zirkulazio arazo nagusiak, batez ere, eskualdeko eta eskoletako garraiobidetan, herri horietako hiri bideetan eman ziren. Bertan, gauerako baliabideak eskasak izan ziren eta ez zuten bideragarritasuna egunaren lehenengo orduetan bermatu.


Horri dagokionez, Koordinazio Organoak Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearekin erabaki du euren zerbitzuak puntako orduetan sarriago eta ugariago jartzea, asteartean eta asteazkenean, hartara, Iruñeko eta eskualdeko herrietako hiritarrek garraiobide publikoa erabiltzea sustatuko da lantokietara eta eskoletara joateko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa