(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du denboraldi txarrak irauten duen bitartean

asteartea, 2007.eko martxoak 20

Gipuzkoa eta Frantziarako norabideko trafiko astuna N-121-A errepidetik desbideratzen jarraituko da (Iruña-Behobia), beste 24 orduz


Trafiko irudia errepide elurtuan.


Atzotik, elurte handiak Foru Komunitateko goiko bi heren eragin arren, Nafarroako errepideen sare nagusia turismoentzat zabalik dago. Hala ere, Nafarroako Gobernuak, gaur goizean, atzo arratsaldean hartutako neurria beste 24 orduz mantentzea erabaki du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinazioan. Aipatutako neurria, prebentzio moduan, kamioi artikulatuen trafikoa N-121-A errepidera desbideratzean datza, Leitzaraneko Autobiatik (A15) pasa ez daitezen. Horretaz gain, Garraioko Hiria aparkaleku gisa eskaini da, eguraldi txarra amaitu arte.


Nafarroako Gobernuak hiritarrei ibilgailu partikularra ez erabiltzea gomendatu die, nahitaezkoa ez bada, eta horren ordez, garraio publikoak erabiltzeko gomendioa egin die. Gaurko egunean, aipatutako garraio publikoa ohiko moduan zirkulatzen ari da Iruñeko Eskualdean eta hiri arteko eta eskoletako ibilbidetan.


Hala ere, euren autoa erabiliko duten hiritarrei gogoratu zaie sare nagusitik kontu handiz gidatu behar dutela, bertako galtzadetan elurra eta izotza egon daitekeelako, eta eskuineko bidea bakarrik erabili behar dutela, abiadura murriztuz eta segurtasun tarte gehiago utziz. Horretaz gain, errepidera ateratzerakoan, kateak, sakelako telefonoa, badaezpadazko arropa eta erregai-tanga betea eraman behar da nahita nahiez.


Itxitako edo kateak behar dituzten mendateak


16:00etan, errepide sare nagusian ibilgailu artikulatuentzat itxita dagoen tarte bakarra Leitzarango A -15 autopista da, eta bi noranzkoetan moztuta dagoe. Iruñea-Frantzia errepidean, Alduidesetik (N-138, Urkiagako mendatean), kateak erabiltzea derrigorrezkoa da. Foru erkidegoko errepide guztietan kontuz ibiltzea gomendatzen da, elurra edo izotza egon daitekeelako errepidean.


Bigarren mailako sarean ondorengo mendateak itxita daude: Larrate (NA-534), Artesiaga (NA-174), Belagua (NA-1370, 12 kp)) eta Orokieta (NA-4114). Kateak behar dira ondorengo mendateetan: Egozkue (NA-2520), Lizarraga (NA-140), Lerga (NA-132), Aibar (NA-534), Ujué (NA-5310), Etxauri (NA-700) eta Urbasa (NA-178) eta Petilla de Aragonen (NA-5700).


Azken orduetan, gorabehera bakarra Santiago bideko autobian gertatu da (A-12an), errei bat gutxiago dagoelako 42 eta 44 kilometro-puntuen artean, Logroñorako norabidean. Bigarren mailako sarean ez da egon gorabeherarik.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa