(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Ikus-Entzunezko Kontseiluak "Familia, Televisión y otras pantallas" izeneko kanpainaren bigarren edizioa antolatu dute asteazkena, 2007.eko martxoak 21

Haurren kontsumoa hobetzeko helburuarekin, maiatza arte garatuko da


Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, eta Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseiluk (CoAN) lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, "Familia, televisión y otras pantallas" izeneko kanpainaren bigarren edizioa garatzeko. Horren helburua gurasoei telebista eta teknologia berriak adin txikikoentzat modu positiboan erabiltzen laguntzea eta seme-alaben eta telebista eta beste pantailen arteko harremana hobetzen irakastea da.


Iazko edizioaren arrakastak, gaiaren garrantziak eta Nafarroako gurasoek adierazitako interesak bigarren fase hau antolatzearen alde egin dute. Hura martxoa eta maiatza bitartean garatuko da.


Gaur egun, adin txikikoek gero eta gehiago erabiltzen dute telebista eta bestelako pantailak (ordenagailua, internet, bideokontsola eta sakelako telefonoa), informazioa biltzen zein jolasteko. Baina, era berean, guraso askok oraindik ez dituzte horien arriskuak eta ahalmenak ezagutzen, eta horrenbestez, ezin dute euren kontsumo arduraduna garatu eta ohitura txarrak eragin ditzaketen kalteak saihestu. Horregatik, "Familia, televisión y otras pantallas" kanpainaren helburua Nafarroako gurasoei seme-alaben eta ikus-entzunezko baliabideen arteko harremana hobetzen laguntzea da. Kanpainaren ideia nagusia honakoa da: ondo erabiliz gero, telebistak eta beste pantailek adin txikikoen hezkuntzaren alde egin eta familia guztiaren komunikazioari on egin diezaiokete.


Bigarren edizio honen ezaugarriak


Kanpainaren bigarren edizioak ordu eta erdiko 35 tailer eskaintzen ditu. Bertan, aditu batek, modu errazean eta atseginean, telebistari eta beste pantailei buruzko hainbat oinarrizko kontzeptu azalduko du, adin txikikoen hezkuntzari dagokionez; horretaz gain, zenbait ideia proposatuko du, familiarengandik, hezkuntza-ahalmena aprobetxatzeko eta erabilera txarra baztertzeko. Edizio honetan, tailerra eta materialak euskaraz jasotzeko aukera eskaini da.


Halaber, bertaratutakoei kanpainarako bakarrik prestatutako material didaktikoak dituen karpeta bat entregatuko zaie. Bertan, tailerrean garatutako ideiak eta proposamen nagusiak praktikara eramateko lan-fitxa batzuk bilduko dira.


Kanpaina 2007. urteko bigarren hiruhilekoan garatuko da, Nafarroako ikasleen gurasoen elkarteekin (apymas), ikastetxeekin eta gizarte zerbitzuekin. Kanpaina hau Nafarroako Gobernua eta CoAN elkartea duela bi urte garatzen ari diren lankidetzen emaitza da. Horrela, 2005eko irailean, Radio Televisión Española Erakunde Ofizialarekin batera, sentsibilizazio jardunaldi batzuk antolatu ziren, "Aprender a ver la tele en familia" lemapean. Jardunaldiak bi ekitaldiez osatuta zeuden, helduei zuzenduriko hitzaldi bat eta txotxongilo-antzerkiko bi emanaldi txikientzat, Los Lunnis-ekin.

Dokumentazioa:
Informazio osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa