(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak CEN patronalarekin eta UGT eta LK sindikatuekin Nafarroako Lan Osasuneko II. Plana adostu du osteguna, 2007.eko martxoak 22

2007-2012 denboraldiko helburuak ezbehar-kopuruaren aurkako borroka, arrisku berrien prebentzioa eta behategi bat sortzea izango dira


Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, eta Industria eta Turismo eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, gaur goizean, 2007-2012 denboraldirako Nafarroako Lan Osasuneko II. Plana sinatu dute Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren presidentearekin (CEN), José Manuel Ayesa Dianda, eta sindikatu zentralen idazkari nagusiekin, UGT, Juan Goyen Delgado, eta LK, José María Molinero de Frutos. Nafarroako Gobernuak aipatutako plana onetsi zuen otsailaren 12an.


 Lan Osasuneko II. Plan honek I. Planaren esperientzia finkatzen eta zabaltzen du (I. Plana 1999.urtetik indarrean egon da), eta III. Lan Planaren aurreikuspenak garatu ditu. Azken hura 2004. urtean adostu zen Gobernuaren, CEN erakunde patronalaren eta UGT eta LK sindikatuen artean. Lan osasunaren errealitatearen diagnostikoa egiteko, 2006. urteko ekainean kaleratutako Nafarroako Osasun eta Lan Baldintzei buruzko Inkesta eta 2004 eta 2005. urtetako Nafarroako eta Espainiako laneko ezbehar-kopuruari buruzko datuak oinarri hartu dira. Plana Lan Osasun Erakundeak eta Nafarroako Gobernuaren Laneko Zuzendaritza Nagusiak osatutako betarako lan-talde batek garatu du. Horri, 1986. urtetik horretarako eskumenak eman zitzaizkion.


 II. Planaren printzipio orokorrak


Lan Osasuneko II. Plan hau egiteko oinarri hartu den printzipioa lan-ongizatearen erabateko ikuspegia lortzea izan da, lan-baldintzak inguru osasuntsu eta seguru batean hobetzeko helburuarekin. Horretarako, lan-munduan erregistratutako aldaketa guztiak kontuan hartu dira, esaterako, langile populazioaren zahartzea, gero eta emakume gehiago lan munduan txertatzea eta gero eta gehiago ugaltzen ari den esku-lan atzerritarra. Baita lan antolamenduan moduan eta lanaldian izandako aldaketak ere.


II. Plan honek lan arriskuaren prebentzioaren kultura finkatu nahi du, tresna politikoen eta sozialen arteko uztarketaren bidez: legeak, elkarrizketa soziala, praktika hobeagoen ereduak, enpresen erantzukizun soziala eta pizgarri ekonomikoak. Halaber, enpresa esparruko agente guztiak horretarako inplikatu behar dira, lankidetza organoen eraketaren bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa