(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Itoiztik 87 herri urez hornitzeko Partzuergoa osatu da ostirala, 2007.eko martxoak 23

Joan den asteazkenean (martxoak 15) Itoiztik etxebizitzak eta industria urez hornitzeko tokiko erakundeen Partzuergoa eratu zen. Partzuergoa, hasieran, Nafarroako Gobernuak eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak osatu zuten. Mankomunitatea edateko uren Tiebasko araztegiko kontsumo-emariaren lehen onuraduna zen; ura Nafarroako Ubideak hornitzen du.


Ezkerretik eskuinera: María Iparraguirre Picabea (Aholkularitza eta Tokiko erakundeekiko Kooperazio Zerbitzuko zuzendaria), Alfredo Amestoy Ibarra (Tokiko Kooperazio ataleko burua), Ángel Serrano   Azcona ( Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia), kontseilaria, Luis Ibero (Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko presidentea) eta Maite Donázar (Mankomunitateko idazkaria)

Ezkerretik eskuinera: María Iparraguirre, Alfredo Amestoy, Ángel Serrano , Kataluniako kontseilaria, Luis Ibero eta Maite Donázar. ( irudia handitu )

Jarduera hori 1993an hasitako ekintzen jarraipena da. 1993an Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Itoizko urtegian erregulatutako emariak gordetzea erabaki zuen, urtean 60 hektometro kubiko, hain zuzen, Nafarroako Ubidean garraiatutako ura jasotzen zuten herriak eta industria hornitzeko. Erreserba horri baldintza bat jarri zitzaion: 1993ko ekainaren 22tik kontatzen hasi eta 10 urtera emakida eskatzea, Jabari Hidrauliko Publikoko Erregelamenduari jarraiki.


Nafarroako Gobernuak justifikatu zuen, 60 hektometro horiei dagokienez eta Plan Hidrologiko Nazionalaren irizpideei jarraiki, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko biztanleria 294.449 biztanlera igo zela 2001ean, eta igoera-ratio bateratua, 1988 eta 2001 bitartean, urteko %2,1ekoa zela.


Datu horiek estrapolatzen baditugu, 2012an Iruñako eskualdeak 370.078 biztanle izango ditu. Pertsona bakoitzak egunean 410 litro kontsumitzen baditu (etxebizitzetako eta industriako kontsumoa sartzen da eta ratioa Plan Hidrologiko Nazionalean hiri handietarako zehaztutakoa da), segundoko 1.756 litro beharko dira, hau da, urtean 55,37 hektometro kubiko.


Irizpide berberen arabera, ondorioztatu zen 10 zonak, Iratik, urtean 0,36 hektometro kubiko beharko zituela; 14 zonak, Mairagak, urtean 1,98 hektometro kubiko; eta 16 hegoaldea zonak urtean 13,80 hektometro kubiko.


Zona horiek eta zeuden emakida eta hartuneak kenduta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak urtean 76,06 hektometro kubiko ematea zehaztu zuen, Nafarroako 87 udalerri urez hornitzeko.


Partzuergoa osatu da, hain zuzen, ur-emakida baten titular diren udalerriek, legez, Mankomunitatea, Partzuergoa edo antzeko erakunde bat osatu behar dutelako. Partzuergoaren helburua da erabiltzaileen komunitatearen ordenantza egitea; ordenantza Ebroko Konfederazio Hidrografikoak onartu behar du. Prozeduran aurreikusi da udalerriak pixkanaka Partzuergoan sartzea, azpiegiturak eraiki ahala (batik bat Nafarroako Ubidea); prozesu hori 2018an bukatuko da, seguru asko.


2006ko ekainean Toki Administrazio kontseilari den Alberto Catalánek, Nafarroako Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aurrean jakinarazi zuen tokiko erakundeen Partzuergoaren osaera abian zegoela; ekimena Parlamentuko talde guztiek babestu zuten. Ondoren, 2006ko abenduan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ubidetik herriak eta industriak hornitzeko Partzuergoaren Estatutuak onartu zituen, akordio baten bitartez.


Hala, indarrean zegoen araudiari jarraiki, "Nafarroako Ubidetik herriak hornitzeko sarearen erabiltzaileen Partzuergoa" eratu zuten, Nafarroako Foru Erkidegoak eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak osatua; Mankomunitateak, 2006. urtearen erdialdetik, Nafarroako Ubideko ura hartzen du. Aurrerago uren horniduran eskumenak dituzten toki erakundeak joan dira Partzuergoan sartzen.


Hona hemen onuradun izango diren Udalak: Ablitas, Aoitz, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejon, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Itzagaondoa, Lizoain, Longida, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Untziti, Urraulbeiti, Urrotz eta Valtierra, baita Iruñako eta Mairagako eskualdeetako Mankomunitateak ere.


Partzuergoak erabiltzaile-komunitatea ordezkatzen du eta herri eta industrietako hornidura esleitzen du. Halaber, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aurrean administrazio eta erregistro gaiak eta bestelako hainbat gai kudeatzen ditu. Dauzkan xedeak bete ditzan, Partzuergoak administrazioaren ahalak dauzka erregelamenduaren, auto-antolakuntzaren eta programazioaren alorretan.


Partzuergoak hainbat akordio adostu ditu, adibidez: batetik, Toki Administrazio kontseilari Alberto Catalán lehendakari izendatzea, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko Luis Ibero lehendakaria lehendakariorde izendatzea, eta Toki Administrazio Saileko funtzionario bat idazkari izendatzea; bestetik, helbide soziala zehaztea; eta azkenik, Irati Ibaiko Uren Emakidaren Erabiltzaile Komunitateko ordenantzak idatziko dituen batzordea izendatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa