(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak araupetu ditu Foru Administrazioak bere enpresa publikoei emandako mandatuak astelehena, 2007.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Administrazioaren erakunde instrumentaletako mandatu araubidea araupetzen duen foru dekretu bat ontzat eman du. Erakunde instrumental hauek berezko izaera juridikoa duten enpresa publikoak dira, edo beste era batera esanda, Nafarroako Gobernuak kapitalaren parte-hartze nagusiena duten eskubide pribatuko merkataritzarako elkarteak dira.


Enpresa publiko hauek Nafarroaren Gobernutik mandatuak jasotzen dituzte lanak egiteko edo Administrazioaren zerbitzuak eskaintzeko. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak enpresa publiko hauek "erakunde instrumentaltzat" jotzen ditu, baldin eta bi baldintza hauek ematen badira: Administrazioarekiko erabaki-autonomia falta, (Administrazioak enpresa publikoarekiko berezko zerbitzu edo unitateekiko garatzen duen antzeko kontrola garatzen du), eta enpresa publiko honen jardueraren zatirik nagusiena Administrazioarentzat garatzea.


Esparru juridiko honetan, Nafarroako Gobernuak gaur araupetu ditu Administrazioak erakunde instrumental horiei eman beharreko mandatuen baldintzak. Honako hauek dira:


  • Enpresa publikoek "erakunde instrumentalaren" izaera eduki behar dute, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez onetsita, lau urtetik beherako epean. Gobernuak ere erabakiko du erakunde instrumental bakoitza zein departamenturi atxikiko zaion.
  • Gobernuak erakunde instrumentaltzat jo izateko, enpesaren estatutuetan aipatu behar da, erakundeak, Foru Administrazioarekiko, ez duela berezko asmorik eta aipatu behar da ustiaketaren ia diru-sarrera guztiak Administraziotik edo bere erakunde autonomoetatik sortu direla.
  • Enpresa publiko bat erakunde instrumentaltzat jotzen duen Gobernuaren erabakia Kontratazio Publikoaren Batzordeari jakinaraziko zaio Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratzeko ondorioetarako.
  • Erakunde instrumentalek Foru Komunitatearen Administrazioak agindutako lanak eta jarduerak burutu behar dituzte. Foru Administrazioa agindutakoa egin dela ikuskatzeaz arduratuko da, nahiz eta ikuskapen honek ez du Administrazioari datxekion agintaritza garatzearen erantzukizuna bere gain hartzen.
  • Erakunde instrumentala hirugarrenen lehiaketa behar badu mandatua egiteko, hura burutuko da Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen arabera eta Administrazioaren beste erakunde instrumentalak ez dira hirugarrentzat joko.
  • Mandatuaren prestazioen zenbatekoa Gobernuaren Departamentuak edo mandatua egin duen bestelako erakunde autonomoak aurretik onetsitako aurrekontuaren prezioen arabera zehaztuko da.
  • Gobernuaren Departamentu edo erakunde autonomo batek mandatu bat egin behar duenean, espediente bat ireki beharko da, eta bertan, izapide juridikoak, aurrekontu izapideak, kontrolekoak eta gastuaren onespenaren izapideak sartuko dira barne, administrazioen kontratuen modura. Mandatua egiten duen departamentuaren kontratazio organoari mandatua onestea dagokio.
  • Mandatuek kontratu publikoen publizitate berbera izango dute.



  • Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa