Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman da 2005-2008 urte aldirako Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzea, 12.081.318 eurotan, alegia, 16.064.426 eurotako eragindako inbertsio bat.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, Foru Komunitatearen Haur Hezkuntzaren lehen zikloa araupetu da, eta eskaintzen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezartzen dira. Halaber, testuak ikastetxeak sortzeko edo ontzat emateko prozedura barne hartzen du.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Administrazioaren erakunde instrumentaletako mandatu araubidea araupetzen duen foru dekretu bat ontzat eman du. Erakunde instrumental hauek berezko izaera juridikoa duten enpresa publikoak dira, edo beste era batera esanda, Nafarroako Gobernuak kapitalaren parte-hartze nagusiena duten eskubide pribatuko merkataritzarako elkarteak dira.
Nafarroako Gobernuaren bozeramailea eta kontseilari Alberto Catalán Higueras jauna, gaur eguerdian Interneten bidez zuzenean ematen den Foru Exekutiboaren lehenengo prentsaurrekoaren protagonista izan da. Catalán jaunak astelehenetako ohiko prentsaurrekoa eskaini du, Nafarroako Gobernuaren asteko ohiko bilkuraren bidez onetsitako erabaki nagusienen berri emateko.