(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurtik aurrera bere prentsaurrekoak zuzenean eskainiko ditu interneten bidez astelehena, 2007.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuaren bozeramailea eta kontseilari Alberto Catalán Higueras jauna, gaur eguerdian Interneten bidez zuzenean ematen den Foru Exekutiboaren lehenengo prentsaurrekoaren protagonista izan da. Catalán jaunak astelehenetako ohiko prentsaurrekoa eskaini du, Nafarroako Gobernuaren asteko ohiko bilkuraren bidez onetsitako erabaki nagusienen berri emateko.


Nafarroako Jauregiaren Prentsa Areto berria.

Horrela, inauguratu da Nafarroako Gobernuak bere egoitzatik (Nafarroako Jauregia) deialdia egindako informazio ekintza guztiak Internetez emateko zerbitzua. Zerbitzu berri honen konexioa www.navarra.es Interneteko Nafarroako Gobernuaren atariko "Gaurkotasuna" ataletik egingo da.


Interneteko orri honetan sartu ondoren, zerbitzuaren bidez, zuzeneko prentsaurrekoekin konektatu ahal izango da, ematen ari direnean; horretaz gain, Nafarroako Jauregian izandako azken bost prentsaurrekoak kontsultatu daitezke; eta hirugarrenik, Nafarroako Gobernuaren Prentsa Areto berria martxoaren 5ean abian jarri zenetik barne hartu dituen ekintza informatibo guztiak dituen artxiboa kontsultatu daiteke.


Prentsaurrekoak hiru modutan ikus daitezke: goi kalitateko prentsaurrekoaren irudiarekin konektatuz (horretarako ADSL edo goi mailako konexio bat behar da), behe kalitatean (behe mailako konexioetarako) edo prentsaurrekoa entzutea bakarrik eskatuz (irudi gabe).


 Bestalde, Prentsa Aretoaren bideotekako kontsultei esker, prentsaurrekoak zuzeneko saioen kalitate berberekin ikusi edo entzuteko aukera izateaz gain, bere edukiak gaien arabera aztertu daitezke. Horrela, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak abian jarritako zerbitzuak prentsaurrekoaren txosten-egile bakoitzaren hitzaldiak banaka erreproduzitzeko aukera emango du, edo, aurretik egindako eta hiritarrak eskura izango duen gaien sailkapen baten bidez, interesatzen diren zatiak bakarrik ikusteko bidea emango du.


Errobotizatutako kamerak Prentsa Aretoan eta Jauregiko beste aretotan


Gobernuaren Prentsa Areto berriari esker, goi kalitateko errobotizatuako lau telebista kameraren sistema baten bidez, instalazio berrian izaten diren prentsaurreko guztiak grabatu daitezke. Aldi berean, instalazio honen kontrol aretoko edizio mahaitik, irudia bihurtzeko eta trinkotzeko sistema baten bidez, irudi hauek internet bidez eta zuzenean eskaintzen zaizkie Nafarroako hiritarrei eta mundu guztiko internautei.


Komunikazioaren Zuzendaritza Nagusiak, gainera, osagarrizko telebistako hiru kamera ditu, Nafarroako Jauregiaren bulegotan, Prentsa Aretoan ematen ari diren hitzaldien ordu desberdinetan ematen ari direnak grabatzeko. Normalean oso ospetsuak izaten diren ekintza horiek Tronuaren Aretoan edo Solairu Noblearen Areto Berdean garatzen badira, bertan, kableak jarri eta Prentsa Aretoaren kontrol gelarekin konektatu dira, ekintza horien irudiak artxibatu ez ezik, zuzenean eman ahal izateko, gaurtik aurrera, Gobernuaren Prentsa Aretoak eskainiko duen bezala.


Azkenik, gaurtik aurrera ere, Prentsa Bulegoak Nafarroako Jauregiaren jarduera informatiboen berri eman ezin duten komunikabideei edo lan horietan arazo teknikoren bat izan dutenei, bere errobotizatuako grabazio ekipamenduarekin egindako grabazioen kopia profesional bat eskainiko die.


Epe ertainerako bere proiektuak, Nafarroako Gobernuak bere Prentsa Aretoak Nafarroako telebistekin zuzenean lotu nahi du, zuntz optikoaren bidez. Ondorioz, kateek Exekutiboaren jarduera informatibo guztiak zuzenean jarraitu eta grabatu ahal izango dituzte, lekuz aldatu gabe, irratien modura. Azken horiek prentsa aretoaren soinuarekin zuzenean konektatu dezakete, telefono digitalaren bidez. Kalitate profesionaleko audioa hartuko dutela bermatuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa