(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloa (0-3 urte) araupetu du Nafarroan astelehena, 2007.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, Foru Komunitatearen Haur Hezkuntzaren lehen zikloa araupetu da, eta eskaintzen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezartzen dira. Halaber, testuak ikastetxeak sortzeko edo ontzat emateko prozedura barne hartzen du.


Nafarroan, hiru urtetik beherakoen zaintza askotariko mota eta baldintzetako ikastetxetan garatu da: Nafarroako Gobernuaren haur eskolak, udaleko haur eskolak, haurtzaindegi pribatuak, 2 urtetako haurrentzako gelak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuetan, etab.


2000. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak hiru urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzuak sortzeko politikak abian jarri zituen, une horretan indarrean zeuden legeen esparruan. Aipatutako politikak Europako Batasunak planteatutako hezkuntza helburuekiko konpromisoan eta Nafarroako Gobernuaren eta toki erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta zeuden, eta horiei esker, udal jabetzako 0 eta 3 urte bitarteko haurrak zaintzeko ikastetxe ugari sortu dira.


2006. urteko Hezkuntzako Lege Organikoak (LOE) Haur Hezkuntza araupetu zuen, eta bertako 14.7. artikuluan aipatu zuen hezkuntza Administrazioek lehen zikloko hezkuntza edukiak zehaztuko dituztela eta eskaintzen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak ezarriko dituztela. Foru Dekretu honekin, Nafarroako Gobernuak, hezkuntzak bizitzaren lehenengo urtetik duen garrantzia kontuan izanik, Nafarroako Haur Hezkuntzaren ikastetxeak kalitatezko hezkuntza inguruak izatea nahi du, desberdintasun pertsonalak, kulturalak eta sozialak konpentsatzeko gune bilakatuz. Ikastetxe horietan, familiekin lankidetzan, haurrei nortasuna eta gaitasun guztiak garatzeko prozesu ezin hobea eskain nahi zaie, ongizate eta segurtasuneko esparru batean.


Halaber, Nafarroako Gobernuak ikastetxeak Foru Komunitateko dibertsitate geografikoari eta kulturalari egokitutako zerbitzu bat bilakatu nahi ditu, antolamendu malguarekin, familien premiak asetzeko gaitasunarekin, guraso eta langile gisako lana uztatzeko bidea emanez.


Hori guztia dela eta, Hezkuntza kontseilariak proposatuta, Nafarroako Eskola Batzordearen eta Tokiko Foru Administrazio Batzordearen txosten egokiarekin eta Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorrita, honako Foru Dekretua ontzat eman da. Horren aplikazio esparrua haur hezkuntzaren lehenengo zikloa eskaintzen duten zentro publikoak zein pribatuak izango dira.


Zikloaren ezaugarriak


Oro har, Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak hartuko ditu barne. Izaera boluntarioa izango du eta helburua garapen fisikoari, afektiboari, sozialari eta adimen-garapenari laguntzea izango da.


Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloa ziklo osoa, edo gutxienez, horren urte oso bat barne hartzen duten ikastetxetan eskaini ahal izango da, Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.


Haur Hezkuntzaren Lehenengo zikloaren ikastetxetako proposamen pedagogikoak hezkuntza praktika araupetu beharko dituen helburuak, edukiak eta printzipio pedagogiko eta ebaluaziozkoak hartuko ditu barne.

Dokumentazioa:
Informazio osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa