(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2005-2008 urte aldirako Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzea ontzat eman da, 12 milioi eurotik gorako ekarpenarekin astelehena, 2007.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman da 2005-2008 urte aldirako Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzea, 12.081.318 eurotan, alegia, 16.064.426 eurotako eragindako inbertsio bat.


Ekarpenaren zenbateko guztia Alta Hornikuntzako Plan Zuzendarietan, Toki Programazioko lanetan eta Toki Garapenean erabili da eta honela banakatu da, parentesien artean eragindako inbertsioak adieraziz:


  • Alta Hornikuntzetako Plan Zuzendarien Lanak: 4.331.146 euro (5.709.238).

  • Toki Programazioko Lanak: 7.685.848 euro (10.238.236). Ekarpen osotik, 1.234.956 euro hornikuntza eta saneamenduko toki sareetan erabili dira 3.996.774 euro argitzapen publikorako, eta 2.454.127 euro, berriz, sareetako zolaketerako.

  • Toki garapena: 64.323 euro (116.951).

      Era berean, Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzeari dagokionez, Gobernuak erabaki du urriaren 29ko 12/2004 Foru Legeak aipatutako dokumentazioa aurkezteko epea lau hilekoa izango dela, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik hasita.


      Aipatutako handiagotzearen gastuei aurre egiteko funtsak Toki Planaren soberakinekin eta ondorioekin, eta toki erakundeek, aipatutako Plana exekutatzeko epean, orain arte, izandako proiektuen baztertzeekin eta uko egiteekin osatu dira.


      Aipatu den bezala, Toki Azpiegiturei buruzko Foru Legearen 8.4. arauaren arabera, Planaren handiagotzean, hautaketa eta lehentasuneko koefizientearekin (HLK) bate egiten duten proiektuak barne hartu dira, beraz, toki erakunde onuradunen zerrenda, aipatutako arauaren ezarritakoarekin bat dator. Gogoratu behar da, 2005/2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren inbertsio guztia 216.481.712 eurokoa izan zela.


      Ondoren, aipatzen dira 2005-2008 aldiko Toki Azpiegituretako Planaren handiagotzean barne hartutako lanak, eragindako toki erakundeak adieraziz.



    • Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa