Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman da 2005-2008 urte aldirako Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzea, 12.081.318 eurotan, alegia, 16.064.426 eurotako eragindako inbertsio bat.
Era berean, Toki Azpiegituren Planaren bigarren handiagotzeari dagokionez, Gobernuak erabaki du urriaren 29ko 12/2004 Foru Legeak aipatutako dokumentazioa aurkezteko epea lau hilekoa izango dela, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik hasita.
Aipatutako handiagotzearen gastuei aurre egiteko funtsak Toki Planaren soberakinekin eta ondorioekin, eta toki erakundeek, aipatutako Plana exekutatzeko epean, orain arte, izandako proiektuen baztertzeekin eta uko egiteekin osatu dira.
Aipatu den bezala, Toki Azpiegiturei buruzko Foru Legearen 8.4. arauaren arabera, Planaren handiagotzean, hautaketa eta lehentasuneko koefizientearekin (HLK) bate egiten duten proiektuak barne hartu dira, beraz, toki erakunde onuradunen zerrenda, aipatutako arauaren ezarritakoarekin bat dator. Gogoratu behar da, 2005/2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren inbertsio guztia 216.481.712 eurokoa izan zela.
Ondoren, aipatzen dira 2005-2008 aldiko Toki Azpiegituretako Planaren handiagotzean barne hartutako lanak, eragindako toki erakundeak adieraziz.