(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak minusbaliotasun psikiko zorrotza eta sakona duten pertsonak laguntzeko "San José" Zentro berria inauguratu du asteartea, 2007.eko martxoak 27

Bertan laurogei lagunentzako lekua dago eta horretarako 13,4 milioi euro inbertitu dira


Sanz Presidentea, Barcina Alkatesa eta gainontzeko agintariak, igerileku terapeutikoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean inauguratu du minusbaliotasun psikiko zorrotza eta sakona duten pertsonak laguntzeko Zentro berria. Ekitaldian, Presidenteaz gain, honako hauek ere hartu dute parte: Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Rafael Gurrea Induráin; Iruñeko Alkatesa, Yolanda Barcina Angulo; Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo; eta zentroaren zuzendaria, Mikel San Julián.


Bere hitzaldian, Sanz Presidenteak nabarmendu du zentroan, laguntza-esparrua jorratzeaz gain, bertako egoiliarren garapen pertsonalaren alde egiten dutela. Erabiltzaileei hitz batzuk dedikatu ondoren, (horientzat Zentroa etxea da), Miguel Sanz jaunak familiei eskerrak eman die, jarritako konfiantzarengatik, baita langileei ere, euren profesionaltasunarengatik eta pertsona hauei eskainitako laguntzarengatik.


 Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, 13,4 milioi euro inbertitu ditu zentro berria eraikitzeko. Hura, izen bera duen aurreko zentroaren ondoan kokatuta dago, Iruñeko Ipar Etxabakoitz auzoan. Lanak, 2003ko irailean hasi ziren, 7.684 m2-ko partzela batean. Partzela Iruñeko Udalaren jabetzakoa zen eta Nafarroako Gobernuari doan eman zion, gizarte-osasun eta hezkuntza esparruko egoitza bat eraikitzeko, laurogei erabiltzaileentzako lekuarekin.


Eraikinaren azal guztia 8.183 m2-koa da, sotoan, behe solairuan, lehenengo solairuan eta bigarren solairuan banatuta. Sotoan igerileku terapeutikoa, langileentzako eta bertakoentzako aldagelak, mantenu tailerrak eta biltegiak daude. Behe solairuan hiru logela bikoitzeko eta banakako lau logelako bi modulu, jantokia, bi logela bikoitzeko eta banakako sei logelako beste bi modulu, lau egongela, erabilera anitzeko bi gela, sukaldea, garbigela eta lentzeria daude. Lehenengo solairuan honako hauek aurkitzen dira: hiru logela bikoitzeko eta banakako lau logelako bi modulu, bi logela bikoitzeko eta sei banakako logelako beste bi modulu, jantokia, lau egongela, bi tailer (bat musikoterapiarako egokituta), psikomotrizitateko gela bat, podologia eta ile-apaindegia, hidroterapia gela, medikuen bulegoak eta gimnasioa. Azkenik, bigarren solairuan liburutegia, langileen eta zuzendarien bulegoak eta bilera aretoa kokatzen dira. Kanpo urbanizazioa lorategiekin eta arautu gabeko kiroldegi-zonalde batekin osatzen da.


"San Jose" Zentro berrian 140 langile arituko dira: 83 zaintzaile goizez, arratsaldez, gauez eta asteburuko txandetan; zerbitzu orokorretako 38 langile, garbigela, lisatzailea, garbiketa, biltegia eta sukalde laguntzaileak; lau atezain, lau sukaldari, sei teknikari (psikologoa, fisioterapeuta, psikomotrizista, terapeuta okupazionala, gizarte langilea eta hezitzailea), osasun arloko hiru profesional (Nafarroako Gizarte Ongizateko Erakundearen konpartitutako mediku bat eta bi OLT finko), administrazio laguntzailea eta zuzendaria.


Langile hauekin, egoitzaren arloak, langile propioekin, osasun, garbiketa eta elikadurako oinarrizko premiak ase ditu, eta horretaz gain, psikomotrizitate, fisioterapia, musikoterapia, tailer okupazionalak, hidroterapia eta zentzumenak bizkortzeko programak garatu ditzake. Aipatu behar da zentroan Nafarroako zentzumenak bizkortzeko gela bakarra eta aukera terapeutiko anitzeko igerileku handi bat dagoela.


 "San José" zentro zaharra


"San José" zentro zaharra, berriaren ondoan kokatuta dago eta 1920. urtean eraiki zen, Victor Eusa arkitektoaren eskutik, tuberkulosi erietxe gisa. 1978. urtean, senitartekoek eskatuta, minusbaliotasun psikikoa zuten pertsonen zentro gisa moldatu zen, ordura arte existitzen ez zen laguntza baliabide publiko bat premiazkoa zelako, izan ere, pertsona horiek psikiatriko, etxe partikularretan eta zentro pribaturen batean zeuden.


Horrela, "San Jose" zentroa zortzi barneko egoiliarrekin eta langile talde txiki batekin hasi zen funtzionatzen, euren premietara egokitutako gune txiki batean, behe solairuko ezkerreko hegalean. Urtebete ondoren, 1979an, barneko pertsonen kopurua berrogeita hamarreraino handitu zen, langileen plazak bezala, eta beheko bi solairuak okupatu ziren. 1982. urtean, plazen kopurua egungo laurogei plazetara igo zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa