(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak eta gehiengoa duten sindikatuek Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko Hitzarmena sinatu dute asteazkena, 2007.eko martxoak 28

Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, Luis Campoy, eta LK, STEE-EILAS, CSIF, AFAPNA, eta UGT irakaskuntza publikoko sindikatuen ordezkariek gaur goizean Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko 2007-2011 urte aldiko Hitzarmena sinatu dute.


Hitzarmenaren sinadura.

Hitzarmenaren sinadura. ( irudia handitu )

Sinatutako Akordioan irakasleak hezkuntza-lanaren elementu nagusitzat jotzen dira, eta horien inguruan irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu eraginkorragoa lortzeko neurriak murgiltzen dira.


Hitzarmenak honako helburu hauek ditu: irakasleen lana aitortzea eta duin bihurtzea, eskoletako antolamendu-autonomia eta funtzionamendua sustatzea, irakasleen koordinazioa eta lan-taldearen alde egitea, familien irakasleekiko konfiantza eta laguntza suspertzea, eta eskolei bertako irakaskuntza-lana garatzeko laguntzak eta baliabideak hornitzea, diskriminazio positiboko neurriekin hezkuntza-laguntzako premia zehatzak dituzten ikasle kopuru handiagoa eskolatzen duten ikastetxeetarako.


Sinatutako hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du-, hau da, 2010-2011 ikasturtea amaitu arte eraginkor izango da.


Irakasleak


Irakasleei buruzko kapituluak 9 esparru desberdineko jarduerak aipatzen ditu: aitorpen publikoa; osasunaren babesa eta sustapena; prestakuntza; egonkortasuna eta mugikortasuna; irakasleen eskolako ordutegia; langileak berritzea; ibiltariak; kontratatutako irakasleak; ordezkapenak; eta "beste kolektiboak".


Hezkuntza Departamentuak, sindikatuko erakundeen laguntzarekin, 2007. urtean irakasleen lana duin bihurtzeko kanpaina bat abian jarriko du. Hura irakasleen lanaren irudi positiboa hedatzean eta irakasleen agintea geletan laguntzeko eta sendotzeko premian oinarrituko da. Era berean, Hezkuntza Departamentuak irakasleei laguntza eta babes juridikoa bermatuko die, gaitasun profesionala garatzerakoan gatazkak sortuz gero eta Tuteran lokal berriak gaituko ditu, hiri honetan Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren luzapen gisa, aldian aldiko medikuen azterketak egiteko.


Irakasleen prestakuntza planak euskara, hizkuntza modernoak, elkarbizitza, eta dibertsitate laguntza esparruko prestakuntza eta birziklatze egungo eskaintza areagotuko du. Baita Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntzarako eskaintza ere.


Hiru dira prestakuntzaren atal honetan barne hartutako nobedade nagusiak: gehienez, hastapen mailako 10 irakasle hartzea, euskara birziklatzeko ikastaroetan, kontratatutako irakasleek birziklatze ikastaroetan parte hartzea eta partzialki ordaindutako baimen edo "urte sabatiko" bat ezartzea baldintza jakin batzuk betetzen dituztenentzat. Azken hori honakoan datza: 4 urtez, ordainsarien %84a jasotzean eta baimenaren bosgarren urte bat lortzean soldata berberarekin.


Irakasleen taldeen egonkortasunari eta irakasleen mugikortasunari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak eskoletako langile organikoa zehaztuko ditu (eskola bakoitzerako ezarritako edo aurreikusitako langileak), benetako langile-taldera gerturatuz (edo funtzionamendu-taldea, normalean kontratatutako langileekin handitzen da), lanpostu hornikuntzen eta laneko eskaintza publikoen deialdi egokien bidez. Horri dagokionez, Departamentuak, hein berean, langile organikoen hutsik dauden lanpostu bilakatuko ditu, behin betirakoak ez diren plazak, elkarren ondoko hiru ikasturtez funtzionatu badute. Helburua langileen behin-behinekotasuna %8ra arte murriztea da, Hitzarmenaren aldia amaitzean.


Ikasleekin tutoretza eta familien laguntza lanak, irakasleen taldeen koordinazioa eta elkarbizitza planen garapena, liburutegiak, teknologia berriak eta eskolek funtzionatzeko beharrezko beste lanak sustatzeko helburuarekin, irakasleak ikasleekin zuzenean aritzeko irakaskuntza-jardunaldia astean 18 ordu eta erdi izango dira, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, eta 17 ordu, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat. Halaber, 2001ean Hitzarmenean abiatutako ildoarekin jarraituz, 55 urtetik gorako irakasleen jardunaldia gehienez 3 orduz murriztuko da, Haur Hezkuntzan eta 2 orduz, gainontzeko hezkuntzetan.


Bestalde, irakasle ibiltarien ordutegi konpentsazioa hobetuko da, hainbat eskoletan lan egiteko nahita nahiez egin behar dituzten leku-aldatzeak direla eta. Eta kontratatutako irakasleei dagokienez, jardunaldi erdia baino gutxiagoko kontratuak sinatuko dira bakarrik kasu eta espezialitate berezietan. Azken neurri horrekin, kontratatutako irakasleak hiru ikasturtez hornikuntza zaileko eskoletan egoteko aukerarekin, eta baremo-merituen ondorioetarako, mota horretako zerbitzua aitortzeko aukerarekin batera, zenbait eskolatako irakasle taldeen egonkortasuna eta jarraipenaren alde egin nahi da, esaterako Pirinioetako Bailaretako eskoletakoak.


Eskolak


Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu du eskoletako antolamendu-autonomia eta funtzionamendua sustatzeko konpromisoa. Horretarako, horietan, Kalitatea Kudeatzeko berezko sistema oro har ezartzea sustatuko da, horretarako emandako orduak mantenduz Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, eta pixkanaka eskola guztietara hedatuko da, Jarraipen Batzordeak zehazten duen egutegiaren arabera.


Era berean, berrikuntza proiektuak garatzeko neurriak sustatuko dira, curriculum espezifikoen, kudeaketaren eta eskoletako antolamenduaren esparruan. Horretaz gain, teknologia berrietako proiektu esperimentalak, Lanbide Heziketako proiektuak, hizkuntzak ikasteko programak...etab. ere garatuko dira.


Atal honen nobedade nagusiena honakoa da: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslearen ordutegia ikasleak eskolan egoteko ordutegitik bereizi ahal izango da, hartara, eskola jardunaldi malgua ezarri ahal izango da, goizeko eta arratsaldeko ordutegia duen ikasleak laguntzeko proiektu batekin bat eginez (osagarrizko zerbitzuak, eskolaz kanpoko ekintzak). Horretarako, eskolan matrikulatutako ikasleen gurasoen gehiengo kualifikatua lortu behar da, bozketa espezifikoan adierazita, baita eskolako Eskola Batzordearen Akordioa ere.


Eskola jardunaldi malgu hau 2007-2008 ikasturtean ezarri ahal izango da 4 eskoletan, izaera esperimentalarekin, dagozkion eskola batzordeek eta gurasoen gehiengoak aldeko akordioa hartu ondoren.


Hitzarmenak sustatzen du Hezkuntza Departamentuak 2005. urtean sortu zuen Elkarbizitza Aholkularitza, gatazka egoeretan eskua sartzeko, jarduera eta bitartekaritza protokolo arinen bidez, eta Elkarbizitza Planak zentro guztietan ezartzeko prozedura.


Laguntza gehiago ikasleen dibertsitatea artatzeko


Ikasle guztiek garapen pertsonal, adimen-garapena, soziala eta emozionala lor dezaten helburua eta irakaskuntza desberdinen helburuak lortzeko, neurri gehiago hartu dira hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak artatzeko, eta aldi berean, euren intentsitatea mailakatu da, eskoletan biltzen diren mota horretako ikasleen ehunekoaren arabera.


Horrela, Hitzarmenak Haur Hezkuntzarako laguntza-irakasleak ezarriko ditu, unitateen eta ikasleen kopuruaren arabera, uste delako eskolako hasierako etapa honetan ikasleen etorkizuneko arrakastaren oinarriak ezartzen direla.


Halaber, 18 edo hortik gorako ildo eta ratio bat edo bat baino gehiago duten Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolek laguntzako irakasle 1 izango dute, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoaren ikasleen %10-20 artean badute (etorkinak, esparru sozial eta kulturalean gutxietsitako gutxiengoak, etab.) 1,5 laguntza-irakasle hezkuntza-laguntzako premia espezifikoaren ikasleen %20-30 artean badute eta 2 laguntza-irakasle, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoaren ikasleen %30etik gora badute.


Laguntza horiek eskoletako plan espezifiko bat bete beharko dute. Hura, Dibertsitateko Laguntza eta eskolako Ikasle Etorkinen eta Gutxiengoen Harrera Planekin batera, ikasturte bakoitzaren Urteko Programazio Orokorrean bilduko da, Hezkuntza Ikuskapenak ontzat eman eta ebaluatu ahal izateko.


Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan DBHko 3. eta 4. mailako Curriculum Dibertsitatea ezarriko da Bigarren Hezkuntzako Institutu eta bi ildo edo gutxienez, matrikulatutako 124 ikasle dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu guztietan, eta dagoeneko existitzen diren 3 orduei, dibertsitatea artatzeko ordubete gehiago emango zaie 16 eta 20 arteko ikasleen ratioa, talde bakoitzeko, duten DBHko 1, 2 eta 3. mailako talde guztiei. Ratioa 20 ikasletatik gora bada, dagoeneko existitzen diren 5 orduei osagarrizko beste bat emango zaie.


Era berean, ordutegi banaketarako bi ordu emango zaie 20 ikasle baino gehiago dituzten DBH, Batxilergo eta Goi Zikloen sarerako Ikastaroei, Teknologiak, Hizkuntza Modernoak, Euskarako A eredua, zientzietako ikasgaien laborategiak, marrazki teknikoa eta hezkuntza artistikoko bestelako ikasgaietarako.


Azkenik, Hitzarmenak atzerriko ikasleen hizkuntza-murgiltzearen programak, sendotze programak eta eskola laguntzako programak, ospitale eta etxez etxeko laguntzako programak suspertzen ditu, eta nobedade moduan, honako hauek ekarri ditu: D Ereduko 3 urteko taldeen laguntza, Bigarren Hezkuntzako gizarte esku-hartzearen langileak, osatu gabeko landa-eskoletako laguntzak eta gainditu gabeko ikasgaiak dituzten DBH eta Batxilergoko ikasleentzako sendotze programak.


Eskoletako zuzendarien lana oso konplexua izango da, hori dela eta, aitorpen eta laguntza espezifikoa behar du. Horretarako, eskola publikoetako zuzendaritza eta administrazio langileei laguntza-irakasleak hornitu zaizkie eta tutoreen betebeharra indartu da DBH, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.


Azkenik, Hitzarmenean, eskoletako sare publikoa modernizatzeari eta hornikuntzak eta baliabideak hobetzeari buruzko kapitulu espezifiko bat aurki daiteke. Bertan, hornikuntzarako, funtzionamendu gastuetarako, eskola liburutegietarako eta Informazio Gizartearen garapenerako aurrekontua nabarmen igo da.

Dokumentazioa:
Hitzarmenaren testu osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa