(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikako Zuzendariak Baztan solasean. Ahozko tradizioaren bilduma liburua argitaratu du osteguna, 2007.eko martxoak 29

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateak eta Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiak, Pedro Pejenaute, gaur goizean Baztan solasean. Ahozko tradizioaren bilduma liburua aurkeztu du, Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin ikertzaileak egindako ikerketa-lana oinarri hartuta. Aipatutako ikertzaileak, Mariano Izeta beka eskuratu zuten, Baztango Udalaren deialdiaren bidez.


Unibertsitateak eta Hizkuntza Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, euskara eta euskal hizkuntza hedatzeko burututako jardueren barruan, leku nagusia okupatzen dute Nafarroako euskalkiei eta bertako ahozko euskarari buruzko ikerketa-lanen argitalpenek. Bi izan dira dialektologiaren esparruan garatu diren lan-ildoak. Alde batetik, Nafarroako Euskararen Fonoteka eta bestalde, hedapen-liburuen argitalpena -Bortzirietan aditutakoak (2004) eta Malerreka solasean (2005)- baita eskolan erabiltzeko osgarrizko material gisa sortutako liburuak ere: Uraren lanbideak (2002), Basogintza Sakanan (2003) eta Esnea: prozesua eta ohiturak (2005).


Liburu honekin batera, DVD bat entregatzen da. Bertan, Baztango euskaldunei egindako elkarrizketak entzun daitezke. Lekuko horien bidez, bizimodua, kultura, tradizioak, mitologia eta kondairekin lotutako gaiei buruz ikertzeaz gain, zonalde honetako tokiko ahozko euskalki desberdinak ezagutu daitezke.


Argitalpen honek, Mariano Izeta-ren Baztango Hiztegia (1996) eta Pello Salaburu-ren Baztango Gramatika (2006) bezalako beste batzuekin batera, (Euskaltzaindiko osoko kidea), material garrantzitsua osatzen du, bizirik dauden euskalki desberdin dinamikoak ezagutzeko, Nafarroako iparraldeko bailara honetako ohiko mintzaira baitira.


Liburuak 280 orrialde ditu eta ahozko lekukoak bildu dituen DVD batekin aurkezten da. Guztira 1.000 ale argitaratu dira 25 eurotan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa