(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako biztanleen %91ak baino gehiago gaurtik aurrera Lurreko Telebista Digitala erabili dezake asteartea, 2007.eko apirilak 3

TDT Foru Komunitatean ezartzearen aurrerapena ospatzeko, gaur arratsaldean gala bat antolatuko da Baluarte auditorioan


Nafarroako biztanleen %91ak baino gehiago, dagoeneko, TDT seinalea erabili dezake zortzi igorgailu instalatu direlako Tuteran, Aralarren, Lizarran, San Kristobalen, El Perdonen, Leiren, Yergan eta Elizondon. Nafarroan Lurreko Telebista Digitala ezartzearen aurrerapena ospatzeko, gaur arratsaldean, 20:00etan, Baluarte auditorioan gala bat antolatuko da ekintza ugariekin. Bestalde, lizentzia autonomikoa duten bi operadoreekin sinatutako hitzarmenari esker, Canal 4 Localia eta Canal 6 Navarra, Nafarroako Gobernuak "TDT Ataria" izeneko zerbitzuetako kate propioa abian jarri du, Foru Administrazioak hiritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.


Lurreko Telebista Digitaleko programak emateko data, Nafarroako Gobernua, Abaertis Telecom eta Opnatel konpainien arteko akordio baten bidez ezarrita, Plan Tekniko Nazionalak ezarritako epeak baino urtebete lehenago aurreratu da (fase horren amaiera 2008. urterako aurreikusi zen).


Urte bereko urrian, estaldura zabalduko da, bigarren fase batean, Nafarroako biztanleen %94,9 barne hartu arte, osagarrizko bederatzi zentroen bidez, Azkoien, Donezteben, Lesakan, Mendazan, Leitzan, Aiesan, Larraintzarren, Baraibaren eta Arraiotzen kokatuta. Hedapenak aurrera egingo du autonomiaren biztanleen %99 barne hartu arte. Popular TV emateari dagokionez, "bertako" telebista, gaurtik aurrera, sistema digitalaren bidez hartu daiteke, Iruñean, Tuteran eta Tafallan. Apirilean zehar, Lizarran eta Zangozan egin ahal izango da.


Horrela, Foru Komunitatea, Espainiako lurraldean, TDT ezarpenaren buruzagi bilakatu da. Bertan, 2010eko apirilaren 3rako aurreikusi da itzalaldi analogikoa. Nafarroa izan da TDTko programa nazionalak, autonomikoak eta tokikoak batera hedatu dituen lehenengo autonomia erkidegoa. Aldi bereko ezarpen horri esker, hiritarrek lurreko telebista digitala erabili dezakete, izan ere, antenak egokitzen eta dekodifikatzaileak batera erosten dira programa eta aplikazio guztientzat.


Egun, TDT-k 25 programa ireki eskaintzen ditu, tokiko, autonomiako eta eremu nazionala barne hartuta. Azken horrek 20 programa barne hartzen ditu.


Zerbitzu hau lehenago ezarri da, Nafarroako Gobernuak eta Retevision konpainiak 1995ean sinatutako lankidetza hitzarmenaren onetsitako gehigarri bati esker, TDT-ren hedapena Foru Komunitatean garatzeko. Hitzarmen berri horren bidez, bi erakundeek euren lankidetza hasieran hitzartutakoa baino bost urtez gehiago luzatuko dute, 2015eko abenduaren 31 arte. Horretaz gain, Opnatel hartu duten hitzarmenaren barruan, hau da, egun, Nafarroako telekomunikazioetako zentroak kudeatzen eta ustiatzen dituzten enpresa publikoa. Aipatutako enpresa, osagarrizko izaerarekin, telebista autonomia komunitate honetan hedatzearen zerbitzuaz arduratzen da.


Lurreko telebista digitala egungo telebista analogikoaren bilakaera da, eta emisio modu berri bat ekarri du. Modu berri horrek egungo errepikagailuen sare berbera erabiltzen du, baina irudia formatu digitalean zabaltzen du. Teknologia digitalak irrati-elektrizitate espektroa optimizatzen du, eta horri esker, kate gehiago har daitezke, programazioari buruzko gida elektronikoak kontsultatu daitezke edo formatu panoramikoa erabili daiteke. Bestalde, irudiaren eta soinuaren kalitatea hobetzen du, programa eleanitzak eskaintzen ditu eta eduki interaktiboak eskura jartzen ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa