(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Interneteko orrian aurkeztu da maiatzaren 27ko hurrengo hauteskundeei buruzko informazio guztia asteartea, 2007.eko apirilak 3

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean Nafarroako Gobernuak prestatutako interneteko orri informatibo berria aurkeztu du, Nafarroako Parlamenturako eta Foru Komunitateko kontzejuetarako hauteskundeei buruzko. Hauteskundeak maiatzaren 27an antolatuko dira. Web orrian Nazioaren Gobernuak data horretarako deialdia eginiko udal hauteskundeei buruzko informazioa ere eskainiko du.


Gogoratu behar da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia atzo egin zela Nafarroako Gobernuaren Presidentearen foru dekretuaren bidez, baita kontzejuetarako hauteskundeen deialdia ere, Nafarroako Gobernuak atzoko ohiko osoko bilkuran (astelehena) hartutako erabakiaren bidez. Bi deialdiak, Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak, gaur, asteartea, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialeko ale berezi batean.


Erraz erabiltzeko web orri interaktiboa


Nafarroako Gobernuak maiatzaren 27ko hauteskundeei buruz prestatu duen on-line informazioa Nafarroako Gobernuaren interneteko atariaren goiburuan argitaratu da, www.navarra.es. Web orria gaur bertan argitaratu du gaztelera zeta euskaraz.


Interneteko orriak erraz nabigatzeko menu bat eta kontsultarako hamabi kategoria ditu.


Kontsultarako lehenengo gaiak izaera orokorrekoak dira: nola botatu, hautestontziak eta boto-txartelak, kandidaturak eta hauteskunde-araudia. Halaber, web orriak, hauteskunde prozesuaren data nagusienak ezagutzeko egutegi erabilgarri bat ere eskaintzen du.


Ondoren, web orrian hauteskunde hitzordu bakoitzaren informazio espezifikoa ezagutu daiteke: Parlamenturako hauteskundeak, udal hauteskundeak eta kontzejuetarako hauteskundeak.


Horretaz gain, hauteskundeei buruzko interneteko orrian aurreko hauteskundeen emaitzak kontsultatu daitezke, eta bertan, esteka bat aurkituko da maiatzaren 27ko jardunaldian, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen zenbaketa zuzenean bizi ahal izateko.


Nafarroako Gobernuak www.navarra.es orriaren bidez argitaratzen duen informazioa ohiko galderen atal batekin osatzen da. Bertan, hiritarrek helbide elektroniko bat izango dute eskura Nafarroako Gobernuaren eskumeneko hauteskunde prozesuekin lotutako edozein zalantza edo galdera egiteko, baita beste atal bat ere, "Berriak", Prentsa Bulegoak hauteskunde prozesuari buruzko espezifikoki argitaratutako informazioekin lotuta.


Publizitate kanpaina eta hauteskunde gaua


Era beran, Caballero kontseilariak aipatu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan Nafarroako Gobernua maiatzako hauteskundeetan lan egiten ari dela, beste bi alderdiei dagokienez: hauteskunde kanpaina bat hiritarren partaidetza sustatzeko diseinatzea eta hauteskundeen zenbaketa orokorra edo hauteskunde gaua antolatzea.


Hauteskundeen partaidetza sustatzeko kanpainari dagokionez, Lehendakaritzako kontseilariak adierazi du dagoeneko diseinu eta publizitate lanak oso aurreratuta daudela eta, hauteskunde araudiaren arabera, Nafarroako Gobernuaren ekimena abian jarriko dela hauteskunde kanpaina hasten denean.


Maiatzaren 27ko zenbaketari dagokionez, Javier Caballero jaunak aipatu du komunikabideek hauteskunde gau hau jarraitu ahal izango dutela Nafarroako Gobernuaren Prentsa Aretotik, interesatzen zaien kate guztiei satelitearen bidez eskainikoz aien telebistako seinale instituzionalaz gain.


Hiritarrek, bestalde, bi aukera izango dituzte hauteskunde gaua jarraitzeko: gaur aurkeztutako web orriaren bidez (bertan, botoen zenbaketa zuzenean jarraitu ahal izango dute); eta www.navarra.es atariko "Gaurkotasuna" atalak eskaintzen dituen zuzeneko prentsaurrekoen estekaren bidez (bertan, datu horiez gain, Javier Caballero jaunak hauteskundeen garapena eta ondorengo botoen zenbaketa ezagutzera emateko aldian-aldian egingo dituen agerraldiak ere ikusi ahal izango dira).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa