(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak informazioa elkar trukatzeko oinarriak adostu dituzte asteazkena, 2007.eko apirilak 4

Gobernuaren presidenteordeak, Francisco Iribarren, eta GZEN-ren zuzendari nagusiak, Fidel Ferreras, erabakia sinatu dute.


Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Erakunde Nazionalak Erabaki bat sinatu dute informazioa elkarri elkar trukatzeko. Zerga Ogasunaren ordez, Nafarroako Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Francisco Iribarren Fentanes jaunak sinatu du Erabakia, eta GSEN-ren ordez, berriz, bere zuzendari nagusi Fidel Ferreras Alonso jaunak.


Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa da, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita, eta Foru Komunitaterako eskubide publikoko zergak eta diru-sarrerak kudeatzeaz, ikuskatzeaz eta biltzeaz arduratzen da.


Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionala Espainian Gizarte Segurantza kudeatzen duen erakundea da. Bere zereginak, besteak beste, Gizarte Segurantzako sistemaren zerbitzu ekonomikoak administratzea da, Estatuko Zerbitzu Publikoari, Itsasoko Gizarte Erakundeari eta Migrazioen eta Gizarte Zerbitzuetako Erakundeari, autonomia erkidegoetako eskumeneko zerbitzuei kudeatzea egokitu zaien zerbitzuak izan ezik.


Bi erakundeek uste dute informazioa elkar trukatzeko sistema egonkorra eta aldian aldikoa ezartzea ona dela euren helburuak betetzeko. Sistema hori bi erakundeen funtzionamendua araupetzen duten araudien araberakoa da.


Informazioaren elkartrukatze hau Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera egiten da. Bertako 4.1. c) artikuluak dio herri administrazioen arteko harremanak zuzendu behar dituen printzipioetako bat euren helburuak betetzeko beharrezko informazioa eskura jartzea dela.


Hala ere, Erabaki honetan ezarritako informazioaren elkartrukatzeak hiritarren ohorearen eta intimitate pertsonalaren eta familiarraren eskubidea errespetatzen du, Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluarekin eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorrita.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa