(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kalteen ebaluazio batzorde bat sortuko du hurrengo bilkuran asteazkena, 2007.eko apirilak 4

Nafarroako Gobernuak hurrengo bilkuran uholdeek eragindako kalteak ebaluatzeko batzorde bat sortuko du. Kalte nagusienak Erdi Zonaldean eta Erriberan eman dira.


Nafarroako Larrialdietako Planaren Koordinazio Organoa gaur goizean berriz bildu da Nafarroako Jauregian, Presidentzia, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariaren lehendakaritzapean, Javier Caballero Martínez.


Adierazitakoaren arabera, azken orduotan ez da ebakuaziorik, ezta garrantziko intzidentziarik eman, gauerdian erreskatatu den emakume izan ezik. Ribaforadako zubiko urek bere ibilgailua arrastatu zuten, ibaiak aipatutako azpiegitura gainditu ondoren.


Hala ere, hamar errepide eten egin edota kaltetu dira, uholdeen edo zorua hondoratzearen eraginez, euriteak eraginda. Uxueko sarrerako errepidea arrazoi horregatik kaltetuena izan da. Hain zuzen ere, errepideen egoeraren eraginez, gaur goizean, Arguedas, Valtierra, Cabanillas eta Fustiñanatik Tuterako Benjamin de Tudela eta Valle del Ebro eskoletara joaten den eskola garraioa eten egin behar izan da. Neurriak 320 ikasleri eragin die. Era berean, atzo, asteartean, gurasoek eskatuta eta 112 telefonoaren abisuaren bidez, ikasle hauek etxera eraman ziren 12etan.


Kalteen ebaluazioa


Caballero kontseilariak adierazitakoaren arabera, ura kentzen hasi arte, goizegi da kalteen ebaluazioa egiteko. Horri dagokionez, adierazi du Gobernuak sortuko duela kalteak ebaluatzeko batzordea, bai bide azpiegituretan eta bai hiri eta nekazaritzako azpiegituretan.


Oro har, nekazariei gomendatu zaie kalteak erreklamatzeko eskaera dagokien udalean aurkezteko, eta partikularrei, berriz, dagozkien aseguruetara jotzea. Halaber, kaltetuek informazioa bildu dezakete infolocal-012 telefonoan. Aipatutako zenbakia bereziki gaitu da, 9etatik 15era, Aste Santuko jaiegunetan.


Horri dagokionez, ezin da iragarri ura noiz desagertuko den kaltetutako zonaldetatik. Jakin badakite Ebro ibaiko emaria gaur goizean2.000 m3/sg-etan zegoen, nahiz eta pixkanaka jaitsi arren.


Errepideei dagokienez, uholdeak direla eta, honako hauek moztuta jarraitzen dute: Sare nagusian, N-113 errepidea, Iruña-Madril PK 75.


Bigarren sarean: NA-134, Ebroren Ardatza PK 7 eta 12 puntuen artean (Arguedaseko zuzena). Desbideratzeak AP-15 autopistatik, Nafarroako Autopista eta N-232 errepidetik, Alfaro-Tutera-Zaragoza; NA-5202, Fustiñana-Ribaforada, PK 3 gunean; eta NA-6230, Carcar-Carcar Bentak. Horietaz gain, ur-putzuak direla eta, NA-126 errepidea ere kaltetu da, Tutera-Tauste, aukerako pasabidea, PK 3. gunean.


Halaber beste lau errepide gehiago eten egin dira zoruak jausi edo hondoratu direlako, uraren eraginez. Kaltetuena Uxuera sartzeko errepidea da (NA-53-10). Bere plataforma desagertu da ezpondaren lurra mugitu delako, 4,500 eta 5,800 gune kilometroen artean. Horietaz gain, linea elektronikoak eta telefonokoak ere kaltetu dira. Herri honetara Murillo el Fruto errepidetik sar daiteke.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla, kalteak ikuskatu ditu. Hura bertako alkatesarekin batera aritu da, María Jesús Zorroza.


Kontseilariak azaldu du lurra berehala kenduko dela eta drainatzea eta plataforma lehenera itzuliko direla, aldi baterako, hamabost egunetan, pasabidea gaitu ahal izateko. Horretaz gain, Uxueko sarreraren seinaleak sendotuko dira Murrillo el Fruto errepidean.


Lur jausiek kaltetutako bestelako errepideak, laster, garbi geratuko dira. Horixe bera gertatu da NA-134 errepidean, Ebro ibaiaren Ardatzean, PK 26 eta 30 gunetan (Milagroko sarrera), NA-7040, Gares-Lezaun, errei bat eten egin da Etxauriko norabidean, PK 4+500 gunean eta NA-7200, Santsol-Cabredo, lur jausien eraginez, PK 17+200 eta 19+200 gunetan.


 Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak Departamentuak gogoratu du Nafarroako errepideen egoera, modu eguneratuan www.navarra.es web orrian eta doaneko 900 400 100 telefonoan kontsultatu daitekeela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa