(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urteko lehenengo hiruhilekoaren amaieran bederatzi hildako izan dira Nafarroako errepidetan, 2006. urtean baino %35,1 gutxiago asteazkena, 2007.eko apirilak 4

Nafarroako errepidetan, hirikoetan zein hiri artekoetan, 2007. urteko lehenengo hiruhilekoan, bederatzi hildako izan dira, hau da, iaz baino %35,1 gutxiago (14 hildako) eta Barneko Zuzendaritza Nagusiak estatistika hau 2001. urtetik abian jarri zuenetik izandako kopururik baxuena (27 hildako 2001ean; 20 2002an; 16 2003an; 15 2004an; 20 2005ean; eta 14 2006an).


Urtarrila aurten izandako erregistrorik okerrena izan da, lau hildakorekin (horietako bi ezbehar berberean, urtarrilaren 4an Corellan), otsailean, berriz, 3 lagunek errepidean bizitza galdu zuten, eta martxoan, beste bi gehiago, hain zuzen ere, martxoaren 28an Tiebasen izandako istripuan (N-121 errepidea) eta kamioi batek askatutako gurpil batean. Azken horren ondorioz, beste ibilgailu astun bat irauli zen enpresa bereko bi langile zihoazen lur orotako ibilgailu baten gainean.


Hildakoen zazpi gizonezkoak ziren etab bi, berriz, emakumezkoak. Denak, bizikletaz zihoazen bat izan ezik, turismoz edo lur orotarako ibilgailuz zihoazen. Hildakoen sei 20 eta 40 urte bitartean zeunden, bi hiritar 40 eta 60 artean, eta azkenak, berriz, 60 urte baino gehiago zituen (txirrindulariak 61 urte zituen, hain zuzen ere).


Nafarroako Gobernuak zaintzeko polizia gehiago jarri dituen zonaldeei dagokienez, Foruzaingoarekin eta Guardia Zibilarekin baterako jardueran, Iruña-Behobia errepideak (N-121-A) hildako bat izan du (Lesakan, otsailak 28), aurtengo lehenengo hiruhileko honetan. Iazko denboraldi berberean, errepide berberean lau hildako izan ziren. Eta Erriberako errepide nagusietan (AP-15 eta AP-68 autopistak, A-68 eta N-232, N-121-C, N-113 eta Ebroren Ardatza NA-134) aurten oraingoz ez da heriotzarik izan, 2006ko urtarrila eta martxoaren arteko aldian, berriz, sei hildako izan ziren.


Foruzaingoaren dispositibo berezia Aste Santurako


Bestalde, gogoratu behar da Aste Santua dela eta, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioak, gaur asteazkenean 15etan dispositibo berezi bat abian jarriko du trafikoa kontrolatzeko eta zaintzeko. Kanpaina hori apirilaren 9an amaituko da. Trafikoko 44 patruilek sei eguneko dispositibo honetan hartuko dute parte, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.


Jai-zubi honetan arazo ugari izango diren hiru egunei erreferentzia egin behar zaie: asteazkenean, hilak 4, arratsaldez, ibilgailu asko hiriburutik ateratzen direnean xedeko lekuetara joateko; ostegunean, hilak 5, goizez, arazo ugari erregistratzen dira, beste urtetako esperientziaren arabera; eta arazotsuena, astelehena, hilak 9, arratsaldez. Bertan, ibilgailu guztiak jatorrizko lekuetara itzuliko dira. Hala ere itzulera hori pixkanaka izaten da, eta horregatik, ez da arazo berezirik espero.

Dokumentazioa:
2007 . urteko urtarrila eta martxoaren bitartean izandako istripuak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa