(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Trabajos de Arqueología Navarra" aldizkariak Cara hiri erromatarrari buruzko azterketa bat argitaratu du asteartea, 2007.eko apirilak 10

Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Príncipe Erakundeak argitaratzen duen "Trabajos de Arqueología Navarra" aldizkariaren azken aleak Cara hiri erromatarrari buruzko azterketa bat (egun Santakara) eta Iruñeko zezen-plazan burututako esku-hartze arkeologikoari buruzko lan bat argitaratu ditu, Mercedes Unzu andrearen (Gabinete Trama-ren zuzendaria) eta beste egileen eskutik.


"La antigua ciudad de los carenses" izenburuko lana María Ángeles Mezquíriz-rena da. Hiri hau, egun Santakara, antzinako idazlanen lanetan agertzen da hainbat izenekin, Cara, Kara, Carta, bereziki, bideen etxe moduan, eta horrenbestez, aurkitutako milia-zutabetan. Plinio-k cara-tarrak aipatzen ditu Conventus Caesaraugustanus-eko populi artean. Egungo Santakara-ko orubepean kokatuta dago, (Antzinako Erdi Aroan kristau bilakatutako izena), Aragoi ibaiaren eskuinaldean. Gizakiaren lehenengo ezarpena Burdin Arokoa da, topatutako aztarna material ugariek adierazten duten bezala. Bigarren Burdin Aroan, bertan jarraitu zuten ezarpenek. Erromatarren kulturaren harremana II. mende amaieran K.a. eman zen eta hiriaren goieneko aldia I-II. mendeak izan ziren, K.o. Aldi inperial berantiarrean hiria nabarmen txikitu zen eta aztarna materialak oso eskasak dira.


"Intervención arqueológica en la plaza de toros de Pamplona" lanari dagokionez, (egileak Mercedes Unzu, J.A. Faro eta M. Sinués dira), gogoarazten da Iruñeko Zezen-plazan egin berri diren erreforma eta hobekuntza lanei esker, ezustekoan, zubi txiki baten hondakinak azaleratu zirela. Ingeniaritza hidraulikoko lan hau 1581. urtekoa da eta hiriari, ziurrenik aro erromatarretik, ura hornitzen zioten iturrietako baten baliabideak hobetzeko helburuarekin eraiki zen, Fuente Vieja iturria, hain zuzen ere. Gune hau hiritik harresietatik kanpo kokatuta dago, hiri-barrutiaren hegoaldeko frontetik gertu, guztiz berritu zen XVII. mende erdialdean, Tejeria eraikina egin zutenean. Defentsarako elementu hori 1918. urtean eraitsi zen, egungo zezen-plaza eraikitzeko.


Aldizkariko ale berberean "Los enterramientos infantiles del poblado de Las Eretas (Berbinzana)" azterlana ere aipatzen du, Javier Armendáriz Martija-k eta María Paz de Miguel Ibáñez-ek egina. Lehenengo milurtekoan zehar, K.a. eta aroaren lehenengo mendeetan zehar, Kristautasuna iritsi arte, Iberiar Penintsulan hileta ohitura bat ezarri zen: hildako helduak erraustea eta herrietako eta hirietako hormetatik kanpoan kokatutako nekropolitan kokatzea. Hala ere, habitat barruan hobiratzen jarraitu zen, adin perinatalean hildako haurrentzako hileta-sistema moduan, batez ere, etxeetako zorupean. Horregatik, aldi horretako aztarnategietan izandako arkeologia inausketetan askotan mota horretako hilobiratzeak aurkitzen dira. Berbintzanako Las Eretas Burdin Aroko herrian burututako esku-hartze arkeologikoa dela eta, bost haurren hilobiak lurpetik atera dira, eta horien azterketa paleoantropoligiko eta azterketa kulturala artikulu honen bidez ezagutzera eman dira.


Alea beste artikuluekin osatzen da: "Las cerámicas grafitadas de Peñahitero (Fitero)", Manuel Medrano Marqués-ek eta Mª Antonia Díaz Sanz-ek eginak; "Bases arqueológicas para la localización de la ciudad vascona de Curnonium en Los Arcos (Nafarroa)", Javier Armendáriz Martija-k egina; "Dos miliarios romanos en Arellano: contribución al estudio de las comunicaciones viarias en época romana en Navarra" eta "El miliario de Garínoain (Nafarroa), cruce de caminos en la vía entre Cara (Santakara) y Pompelo (Iruña)", Javier Armendáriz Martija-k eta Javier Velaza Frías-ek egina, baita Zuñigan, Cascanten Cintruenigon burututako lan arkeologikoak edo Iruña – Jaka – Huesca autobiaren Noain – Elo arteko zatiaren jarraipen arkeologikoa ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa