(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Madrilerako errepidea ireki da, uholdeen eraginez, Castejonen moztu ondoren asteartea, 2007.eko apirilak 10

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du Iruña-Madril (N-113) errepideko zatia ireki egin dela, uholdeen eraginez, Castejon mugartean moztu ondoren (75 p.k.).


Errepidea ireki ahal izateko, eta pilatutako ura bertatik kentzen bukatu ez dutela kontuan hartuta, lurrezko dike bana eraiki dira bidearen bi alboetan, metro eta erdiko altuerarekin eta 150 metroko zabalerarekin. Ondoren, galtzada hustu egin da, bonba baten bidez, eta geroago, garbiketa lanak burutu eta kaltetutako seinaleak ordezkatu dira.


Departamentuak ohartarazi du zatia behin-behinerako ireki dela, lurraldearen bi ertzak oraindik urez gainezka daudelako. Horregatik, bertako abiadura mugatu da (40km/h) eta zainketa talde bat ezarri da, ura berriz galtzadan ez sartzeko eta bide segurtasuna mantentzeko.


Lanak atzo hasi ziren, lurraldearen baldintzek horretarako bidea eman bezain laster. Ura guztiz desagertzen denean, dikeak jasoko dira. Errepidea ireki ahal izateko, eta pilatutako ura bertatik kentzen bukatu ez dutela kontuan hartuta, lurrezko dike bana eraiki dira bidearen bi alboetan, metro eta erdiko altuerarekin eta 150 metroko zabalerarekin. Ondoren, galtzada hustu egin da, bonba baten bidez, eta geroago, garbiketa lanak burutu eta kaltetutako seinaleak ordezkatu dira. Departamentuak ohartarazi du zatia behin-behinerako ireki dela, lurraldearen bi ertzak oraindik urez gainezka daudelako. Horregatik, bertako abiadura mugatu da (40km/h) eta zainketa talde bat ezarri da, ura berriz galtzadan ez sartzeko eta bide segurtasuna mantentzeko. Lanak atzo hasi ziren, lurraldearen baldintzek horretarako bidea eman bezain laster. Ura guztiz desagertzen denean, dikeak jasoko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa