(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdietako Agentziak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Psikologoen Elkargoarekin asteartea, 2007.eko apirilak 10

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendariak (NLA), David Sainz Jiménez, eta Nafarroako Psikologoen Elkargoko presidenteak, Jesús Ramón Loitegui Aldaz, hitzarmen bat sinatu berri dute, bi erakundeen arteko lankidetza berritzeko. Aipatutako lankidetzaren helburua hondamendietako edo larrialdi egoeretako biktimen laguntza bat egitea edo Psikologoen Elkargoaren zerbitzuak NLA-ko Babes Zibilaren egituran sartzea izango da.


Hitzarmenaren irudia

Nafarroako Larrialdietako Agentzia eta Nafarroako Psikologoen Elkargoaren arteko hitzarmenaren irudia. ( irudia handitu )

Sinatutako hitzarmen-markoak aurrekoa berrituko du eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legeari egokituko du. Horri esker, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Psikologoen Elkargoari zuzenean diru-laguntza eman diezaioke, 2007. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partiden pentzura (diru-laguntzako 10.000 euroko hasierako aurreikuspen batekin).


Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofizialaren helburuen artean psikologia, solidaritatearen profesionalak sustatzea, suspertzea eta teknikoki garatzea, solidaritatea eta ordezkatzen dituen gizarteari eta erakundeei zerbitzua eskaintzea aurki daitezke, beraz, erakunde egokia da NLA-ren jardueren garapenaren alde egiteko, larrialdi egoera garrantzitsuen eta hondamendien biktimei eta kaltetuei laguntza psikologikoa eskaintzeari dagokionez.

Gogoratu behar da, 1996. urtetik, Psikologoen Elkargo Ofizial baten hondamendietako biktimei laguntza eskaintzeko trebatutako profesionalen talde bat mantentzen duela eta 1997. urtetik, Hondamendietako Esku-hartze Psikologikoaren Batzorde Nazionalean aktiboki parte hartzen duela.


Sinatutako hitzarmenaren erabakien artean, honako hauek aipatu daitezke: larrialdi arineko, zoritxarreko edo hondamendiko egoeretan jarduteko prozesu bizko bat abian jartzea, mota horretako egoeretan esku hartzen duten profesional edo erakunde desberdinen jarduera hobetzearen alde egitea, profesionalen laguntzaren kalitatearen alde egitea eta proiektuak inplikatutako psikologoa eten gabe trebatzea, baita profesionalen etengabeko prestakuntzaren alde egitea ere.


Era berean, sinatutako hitzarmenak dio Psikologoen Elkargo Ofizialak NLA-ri esku-hartze bakoitzaren txosten xehekatu bat aurkeztu beharko diola eta bi erakundeak etengabeko harremanean izango direla euren jardueren garapenari buruzko informazioa konpartitzeko helburuarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa