(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Nafarroako behartsuei elikagaiak banatzeko asteazkena, 2007.eko apirilak 11

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Javier Echarte Echarte, eta "Banco de Alimentos de Navarra" Fundazioaren presidenteak, Carlos Almagro Gutiérrez, gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Foru Komunitateari egokitutako esku-hartzeen existentzietatik eratorritako transformatutako elikagaien pertsona onuradunak izendatzeko eta horiek modu zuzenean jasotzeko eta kontrolatzeko.


Elikagai hauen onuradunak mendekotasun soziala eta finantzarioa egiaztatu edo aitortu duten pertsonak izango dira, agintari eskudunen irizpideen arabera, edo karitatezko erakundeek praktikatutako irizpideen arabera ebaluatu eta agintari eskudunek ontzat eman ondoren. Elikagaiak Egokitzeko eta Banatzeko Batzordearen irizpidearen arabera urritasun egoera zehaztuko da, baita eskatzaileen egoera sozialean ematen diren bestelako faktoreen ebaluazioa ere.


Lehentasuna emango zaie bereziki ahulak diren pertsona eta familia taldeei, haurrak edo zaharrak kargura dituzten familia taldeei, pentsio baxuenak jasotzen dituzten hirugarren adineko pertsonei, guraso bakarreko familiei, minusbaliotasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala dutenei, lan egiteko ez gaituak daudenei edo toxikomaniak edo GIB dutenei, babesik gabeko adin txikikoei, tratu txarreko biktimak izandako emakumeei, gutxieneko etnikoei, etorkinei, errefuxiatuei, babestuei, preso ohiei eta iragaitzazkoei.


Premia duten pertsonengan laguntza-jarduera garatzen duten erakundeek egingo dute elikagai-laguntzaren eskaera, bai aipatutako pertsonak zuzenean hartzen dituztenak, eta bai elikagaiak premiazko familiei zuzenean banatzeaz arduratzen direnak. Erakunde horiek eskaerak Elikagaien Bankura bidaliko dituzte, eta azken horrek Batzordeari aurkeztuko dizkio aztertzeko eta ebaluatzeko. Batzorde hori Elikagaien Bankuaren hiru ordezkariez, Nekazaritzako Departamentuko ordezkari batez, Nekazaritzako Arlo Funtzionalaren beste batez, premiazko pertsonekin harremana duten erakunde publikoen hiru ordezkariez, eta laguntza-jarduera garatzen eta elikagaiak jasotzen dituzten ongintzazko erakundeetako lau ordezkariez osatuko da. Horietaz gain, Batzordearen kide izan eta batzordeetara joan ahal izango dira, ahotzarekin baino botorik gabe, osatzen duten entitateek eta erakundeek proposatutako beste pertsona garrantzitsuak.


Batzordeak, besteak beste, honako betebeharrak izango ditu: eskaerak aztertzea, elikagaiak erakunde hartzaileei egokitzeko irizpideak onestea, elikagaiak banatzeko operazioetan parte hartzen duten edo pertsona onuradunei laguntzen dieten zentroei edo erakundeei elikagaiak egokitzea, erakundeei egindako banaketa probintziala egiaztatzea eta urtero Departamentuari hurrengo urterako elikagaien eskaera egitea, balioetsitako premien arabera.


Elikagaien banaketa


Elikagaien Bankuak elikadurak faseka banatuko ditu. Horiek elikagaien harrerarekin bat egingo dute eta Batzordeak, kontsumo erakundeen eta banaketa erakundeen artean, ontzat emandako esleipenen araberakoa izango da. Bestalde, Elikagaien Bankuak kontsumo eta banaketako ongintzazko erakundeei idatziz jakinaraziko die elikagaiak banatzeko Urteko Plana, fase bakoitzean esleitutako elikagaien kopuruak eta jasotzeko tokia eta programa. Elikagaien Bankuak banaketa zuzenduko du, eta ongintzazko entitate edo erakunde hartzaileek elikagaiak jasoko dituzte ezarritako epeetan eta datetan.


Hitzarmenaren arabera, Nafarroari egokitutako esku-hartzeen existentzietatik eratorritako transformatutako elikagaiak jasotzeko prozesua lau fasetan egingo da, martxoan, maiatzean, irailean eta azaroan. Hala ere, data horiek aldatu daitezke elikagaiak transformatzeko prozesuaren abiaduraren eta banaketaren premien arabera.


Elikagaien Bankua Nafarroari esleitutako esku-hartze existentzietatik eratorritako transformatutako elikagaiak jasotzeaz arduratuko da, Iruñeko Elikagaien Bankuan eta Tuterako siloan. Elikagaien Bankuak jasotze aktak labur aipatzeko lauki bat egingo du eta Nekazaritza Departamentuari bidaliko dio.


Nekazaritza Departamentuak, Foru Komunitateari ordaintzen dion erakunde gisa, Fundazioari ordainduko dizkio Planean Nafarroari esleitutako transformatutako elikagaiak esleitzeko, banatzeko eta kontrolatzeko jardueren exekuzioan eskainitako lankidetzatik eratorritako gastuak. Elikagaiak banatzetik eratorritako administrazio gastuak itzuliko dira, behar bezala egiaztatutako eskaera egin ondoren, Departamentuko gastuen aurrekontuen pentzura. Gehienez, 25.000 € itzuliko dira. Fundazioaren eskura jarritako produktuen balioaren %1 Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsaren pentzura izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa