(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak sei milioi inbertituko ditu zaharberritzean asteazkena, 2007.eko apirilak 11

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, gaur goizean aipatu ditu Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko berehala egingo diren inbertsioak. Horiek sei milioi euro izango dira 2007 eta 2008. urteetan.


Kontseilariarekin batera Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren gerentea, Maribel Beriáin Luri; Kultura Departamentuko zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo, eta Fiteroko alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández izan dira.


Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. Bere helburu nagusia Komunitateko ondare historikoa babestea, kontserbatzea eta sustatzea da, besteak beste, Tuterako Katedrala eta Uxueko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektuekin edo iaz izan zen "La Edad de un Reyno" eta "Tudela el legado de una Catedral" erakusketekin.


Gaur goizeko bileraren xedea Fundazioak 2006. urtean garatutako jardueren balantze bat, 2007. urtean burutuko diren Ondare Historikoaren inbertsio proiektuak onestea eta inbertsioetako etorkizuneko ildoak ezartzea izan da.


Aurtengorako aurreikusitako jardueretako bat Arellanoko Hiri erromatarra da, 600.000 euroetako inbertsioarekin. Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuen Autovia del Camino ABEE eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarekin, 1.294.986,48 euroko ekarrerarekin, Iruña-Logroño A-12 Autobiaren inguruan kokatutako hainbat proiektu burutzeko. Horietako bi 2006. urtean amaitu dira: Salado ibaiaren gaineko Zirauki zubiaren zaharberritzea (Lorca zubia izenarekin ezagunagoa), eta Los Arcoseko Gaztela Atearen zaharberritzea. 2006. urtean ekin egin zitzaion Arellanoko hiri erromatarra estaltzeko eraikina eraikitzeari, exekutatzeko proiektua egokitu ondoren. Aipatutako hitzarmenaren arabera, Arellanoko proiekturako 965.334,37 euro inbertituko dira. Exekuzio proiektua Construcciones Aranguren enpresari adjudikatu zaio, 996.786,73 euroko aurrekontuarekin eta 6 hileko exekuzio epearekin. Autovía del Camino S.A. enpresak emandako 956.334 euroekin batera, aurretik aipatutako hitzarmenaren arabera, Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak 600.000 euro gehiago emango ditu, estalkiaren barnealdea egokitzeko, informazio kartelekin, mosaikoen eta irudien instalazioarekin, jatorrizko piezen zaharberritzearekin, etab. Ingurua ere egokituko da: kanpoko hesiak, sarrera bidea, aparkalekua asfaltatzea.


Uxueko Santa Maria proiektuari dagokionez, 700.000 euroko aurrekontuarekin, sakristauaren Etxeko estalkian eskua hartuko da, eta 2006. urtean hasitako jarduerak amaituko dira, portada gaineko errondako eta ekialdeko errondako pausoetan, iparraldeko arkupean eta sakristian.


Beste proiektu bat Iruñeko San Nikolas elizakoa da. Bertan 30.000 euro inbertituko dira, kanpoko fatxada garbitzeko, Iruñeko Udalaren eta San Saturniko Artzapezpikutzaren laguntzarekin.


Halaber, milioi bat euroetako aurrekontu batekin, Artaxoako San Saturninoko tenpluaren barnealdea zaharberritzeaz amaituko da. Bere hirugarren fasea elizaren nabearen hormetako margo-lanak garbitzean eta finkatzean eta erretaula nagusia zaharberritzean datza. Laugarren fasean sareta zaharberritu, zoladura ordezkatu, portadetara sartzeko harmailak konponduko, abesbatzaren karela eta eskailerak eraikiko, aroztegiak konponduko, elektrizitatea eta argiak instalatuko, aldarea ordezkatu, alboetako erretaulak zaharberrituko eta ipiniko, eta leihateen itxierak eta altzariak ordezkatuko dira.


Artaxoan ere El Cerco-n esku-hartze arkeologikoa burutuko da 42.520 euroko aurrekontuarekin. Defentsa-barruti bat ipini da donjon inguruan, eta horren ondoan uharka-putzu bat. El Cerco-ren albo honetako inausketa amaitu nahi da egokitzeko eta finkatzeko.


Fiteroko Monasterioan Monasterioaren Zuzendari Plana idatziko da. Horrek zaharberritzeko oinarria eta arauak ezarriko ditu. Halaber, logelaren estalkian eskua hartuko da, eta barne hartzen dituen ondasun higigarriak zaharberrituko dira. Fiteroko lanetarako aurreikusitako aurrekontua ia milioi bat euro izango da.


Aurrerago, bestelako jarduerak aurreikusi dira Fiteron, Uxuen, Artaxoan, Tuteran, Iruñean, Vianan eta Andelosen.


Inbertsio proiektu horiekin batera ondarea sustatzeko jarduerak garatuko dira. Ildo honetan "La Edad de un Reyno" eta "Tudela, el legado de una Catedral" erakusketak sartu ziren barne. Fundazioa "Fitero, el legado de un monasterio" erakusketan ari da lanean, uztailaren 26 eta 29 bitartean, 700.000 euroko aurrekontuarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa