(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Ebro Beheko Araztegia bisitatu du uholdeak eragindako kalteak ebaluatzeko osteguna, 2007.eko apirilak 12

Kalte garrantzitsuak izan dituen ezaugarri hauetako planta bakarra da, 40.000 eta 50.000 euro artean baloratuta


Araztegi honen aire argazkia Ebro ibaiak ureztatua

Araztegi honen aire argazkia Ebro ibaiak ureztatua aurreko astean. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras, gaur goizean Buñuelera joan da uholdeak Ebro Beheko hondakin-uretako araztegian eragindako kalteak bertan ikusteko. Plantak, Nafarroako handienetariko bat, Buñuel, Cabanillas, Ribaforada eta Fustiñanari zerbitzua ematen die.


Catalán kontseilariarekin batera honako hauek egon dira, uholdeek dagozkien herrietan eragindako kalte desberdinak komentatzeko helburuarekin: Fustiñanako alkatea, José Antonio Sola; Cabanillaseko alkatesa, Ana María Rodríguez; Buñueleko alkatea, Santiago Mayayo; eta Ribaforadako udalaren ordezkari bat.


Sanz Presidenteak azaroaren 8an inauguratutako instalazioak apirilaren 4a funtzionatzeari utzi zion, NILSA enpresa publikoak espresuki erabakita, uholdeek eragindako matxura handiak saihesteko. "Araztegia funtzionatzen mantendu izan bagenu, ekipo guztiak izorratuko ziratekeen eta plantak era berean funtzionatzeari utziko ziokeen; baina orduan, konponketak garestiagoak eta luzeagoak izango ziratekeen, eta horrenbestez, araztegia hainbat astez funtzionatu gabe egongo zatekeen", esplikatu du NILSA enpresaren kudeatzaileak, Andrés Sola.


Funtzionatzeari utzi ondoren, enpresa publikoak aurreikusi du araztegia bost eta hamar egun artean berriro abian jarriko dutela. "Gure lehenengo balioespenen arabera, uste dugu ekipoen %50ak ez duela kalterik izan eta goi tentsioko ildoa ez dela kaltetu. Zenbait kutxa elektriko urez bete zen eta oraindik ekipoen elikadura egiaztatzen amaitu behar dugu, baina gure aurreikuspenen arabera, kalteak, gehienez, 40.000 eta 50.000 euro bitartekoak izango dira" adierazi du Ana Marta Lasheras andreak, NILSA enpresaren Hegoaldeko Eragiketa eta Mantenu ataldeko zuzendaria.


Mota hauetako larrialdizko egoeretan kalteak gutxitzeko prebentzio estrategiaren barruan, plantaren teknikoak makinak berriz konektatzen hasi dira, modu meditatuan eta zuhurrean, izan ere, kasu hauetan, jarduera protokoloek segurtasunari beste abantailari baino lehentasun gehiago ematen diote, besteak beste, azkartasuna. Hala ere, atzo ur bonbak abiatu zituzten, emaria normaltasunez planta guztian zehar iristeko, eta, laster, lokatzen ildoarekin hasiko dira, horiek hondakin-uren tratamenduaren emaitza baitira eta emaria bere zikloa amaitu arte itxaron behar da biltzen eta ATAD tangetan tratatzen hasi ahal izateko.


Aurreko astean izandako eurite bortitzen eraginez, Nafarroako planta ugarietan jarduera eten egin zen, batez ere, Ebro ibaiko ertzetan. Hala ere, inolako plantarik ez du kalte garrantzirik izan, hau izan ezik, eta dagoneko denak normaltasunez funtzionatzen ari dira. Datorren astean Ebro Beheko instalazioa normaltasuna berreskuratuko da eta apirilaren 26an Ribaforadako eskola-haurrekin bisita bat programatu da planta bisitatzeko, NILSA enpresak eskolekin garatzen duen ingurumen-hezkuntza programaren barruan.


Plantari buruz


Araztegia Ebro ibaiko eskuinaldeko ertzean kokatuta dago, Fustiñanako udal mugarteko "Soto del Quebrado" izeneko inguruan. 26.000 biztanle baliokideentzako lekua dauka (industria jarduerak, erroldaz gain, kutsadurarako kontuan hartzen duen neurria). Halaber, bi ATAD tanga ditu lokatzen tratamendu aurreraturako. Horiei esker, edukiera nabarmen murrizten da, Europako araudiaren arabera.


Eguneroko batezbesteko emaria, eguraldi baldintza arruntetan, 3.626 metro kubiko dira eta iragazkien edukiera 7.000 metro kubikoak dira, hau da, 93 futbol zelaiekin bat egiten duen azalera duen plastikozko bilgarri sistema bat dauka.


Lan hori egiteko 9.461.803,68 euro inbertitu behar izan ziren. Horietatik %80 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planaren bidez finantzatu da, Toki Ogasunen Funtsaren pentzura, eta gainontzeko %20, berriz, saneamenduko kanonaren bidez, NILSA enpresak gestionatuta.


Araztegiaz gain, eta bertako hondakin-ura sustatzeko, NILSA enpresak ponpatzeko putzu bat eraiki zuen, eguraldi lehorrean iristen den batezbesteko emaria baino sei bider handiagoa den bat barne hartzeko diseinatuta. 7000 metro kubikoen edukiera dauka, eta horiei tutuerietan sartzen diren beste 300 metro kubiko gehitu behar zaizkie, beraz, guztira 1000 metro kubiko atxikitzeko ahalmena dauka.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa