(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarte auditorioak Nafarroako Turismo Galaren hirugarren edizioa hartuko du asteartean, apirilak 17 osteguna, 2007.eko apirilak 12

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Turismo Departamentuko zuzendari nagusiak, Carlos Erce Eguaras, gaur goizean prentsaurrekoan Turismo Gala aurkeztu dute. Hura hurrengo asteartean antolatuko da, hilak 17, 20:00etan, Baluarte Auditorioan. Ekitaldi horretan, "Nafarroako Erresuma" sariak entregatuko zaizkio Iruñeko Udalari, Nafarroako Ostalaritza Enpresaburuen Elkarteari, Tuterako Volatín Ordenari, Sagrario Goñi Michelena andreari, Tuterako 33 Jatetxeari eta Entre Vinos Turismo Enologikoko Agentziari. Horretaz gain, aipamen berezia egingo zaio Miguel de la Quadra jaunari Foru Komunitatea beste esparruetan zabaltzearen alde egindako lanarengatik.


Sariak, besteak beste, iaz saritutakoek entregatuko dituzte. Mariló Montero-k aurkeztuko du Gala, eta musika eta umore ekintza ugari eskainiko dira. Sektoreko agenteak eta bestelako erakunde, kultura eta gizarte esparruetako ordezkariak ekitaldira gonbidatu dituzte.


Galaren aurrerapen gisa eta ahalik eta herritar kopuru gehienak parte har dezan, eta bereziki familiak, larunbata honetarako, apirilak 14, aurreko ekintza bat antolatu da Baluarte Plazan. Volatín Ordenak antolatuko du (aurten saritutako Tuterako Erakundea), hainbat ikuskizunarekin, Senda Viva laguntzarekin. Hain zuzen ere, 11,30etik 12etara, falkoneria ikuskizun bat eta beste animalia txikiak ikusi ahal izango dira, baita haurrentzako simulatutako entzierro txiki bat ere. Goizeko 11etatik 14etara alfonbra hegalariaren simulazio batean parte hartu ahal izango da.


Turismo Galan zehar, sektoreari eta oro har Nafarroako gizarteari legealdian garatutako lanaren balantze bat aurkeztuko zaie. Horri dagokionez, kontseilariak Kultura eta Turismo Departamentu berri baten sorkuntza nabarmendu du. Horri esker bi arloak lotu ahal izan dira; Nafarroako Gobernuak turismo arloan burututako lana indartzea, beste Administrazioekin eta sektorearekin elkarlanean; jarduera programa zabal bat burutzea, bai produktuen eta hornikuntzen sorkuntza suspertzeko esparruan eta bai turismoko baliabide ekonomikoak sustatzeari eta ugaritzeari dagokionez.


Datuak


Departamentuaren buruek aurkeztutako legealdiaren balantzeko datuen arabera, 2006. urte amaieran, lehenengo aldiz, Komunitatean milioi bat turista baino gehiagok ostatu hartu zuten, eta 2,3 milioi inguruk lo egin zuten. Bidaiarien %73,2ak hoteletan egiten du lo eta %26,73ak, berriz, hoteletik kanpoko establezimenduetan. Hoteletik kanpoko establezimenduei dagokienez, 162.626 bidaiari (%59,23) kanpinetara joan dira, 83.450 (%30,40) landa etxeetara eta 28.471 (%10,37) apartamentuetara. Era berean, 2006. urte amaieran, 1.000 ostatu (1.052) eta 27.000 plaza (27.465) baino gehiago egon ziren. Establezimendu horiei 626 jatetxe, turismo eta kultura aktiboko 32 enpresa eta 134 bidaia-agentzia gehitu behar zaizkie. Nafarroako Gobernuaren turismo bulegoek, bestalde, urtea artatutako kontsulten %29 gehiagorekin amaitu zuten.


2003-2007 urtea aldian, 9,6 milioi eurotako laguntzak eman zaizkie pyme turistikoei ostatuak sortzeko eta maila igotzeko, 71,8 milioi euro inguruko inbertsio batekin. Diru-laguntzak eman zaizkie 4 eta 5 izarretako 11 hotelari; 1,2 eta 3 izarretako 21 hotelari eta ostaturi; 62 landa etxeri; 3 turismo kanpamenduri, eta 14 jatetxeri.


Toki Erakundeen eta Partzuergoen inbertsio handiei emandako diru-laguntzei dagokienez, 13,2 milioi euroko diru-laguntzak eman dira, 27,6 milioi euroko inbertsioarekin. Halaber, Toki Erakundeei, Partzuergoei eta elkarteei diru-laguntzak eman zaizkio sustapen eta sentsibilizazio jardueretarako. Horretarako, 4,1 milioi euroko diru-laguntzak ordaindu dira, 8,2 milioi euroko inbertsioarekin, eta aktiboki lan egin da xede kalitateko, produktuetako, sektore zerbitzuetako eta prestakuntzako programetan, besteak beste, Nafarroako Mendiko Xedeko Kalitate Plana, "Nafarroako Ardo Ibilbidea" produktu turistikoaren Kalitate Plana eta Iruñeko jarduera turistikoko Plana.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa