(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Lizarrako Ekonomia Jardueren Gune berriko lehenengo fasea inauguratu du ostirala, 2007.eko apirilak 13

Los Arcosen kokatuta, 300.000 m² ditu, eta horietatik 176.154 m² industria partzelei dagozkie


Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian Lizarrako Ekonomia Jardueren Gune berriko lehenengo fasea inauguratu du. Hura Los Arcos udal mugartean kokatzen da, herri hau Sesmarekin lotzen duen errepidean. Industrialdeko lehenengo fase honek 300.000 m²-ko azalera du. Sanz Presidentearekin batera, honako hauek egon ziren ekitaldian: Los Arcosen alkatea, Jerónimo Gómez Ortigosa; Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel; eta Nafarroako Industria Lurzoruaren zuzendari-kudeatzailea (Nasuinsa), Ignacio Nagore Laín.


Lizarrako Ekonomia Jardueraren Guneko lehenengo fasearen urbanizazioa ‘Construcción L.Elcarte’ enpresaren eskutik burutu da eta kostua 2,4 milioi eurotan izan da. Fase honetan 19 partzela barne hartzen dituzten industria partzela garbiren 176.154 m² urbanizatu dira. Partzelen prezio 39 eta 50 euro/m² bitartekoa izango da.


Los Arcoseko ekonomia jardueren antolamenduaren barruan batez ere industria partzelak daude, eta neurri txikiagoan, merkataritza jarduerak eta zerbitzuak garatzen dituzten guneak. Industrialdeko antolamendua batez ere neurri desberdinen partzelaz osatzen da, ahalik eta enpresa eskaintza handienari erantzuna emateko. Zuzkidura, bere hedapen guztian, 465.455 m², hainbat fasetan garatuko da, existitzen den industria lurzoruaren eskaintzaren arabera. Industria partzelak guztira 27 izango dira eta 288.000 m² izango dituzte. Industrialde guztia burutzeko aurrekontua 8,4 milioi eurokoa da.


Aipatu den bezala, Jarduera Gunea Los Arcoseko hego-ekialdean kokatzen da, herri hau Sesmarekin lotzen duen errepidean. Los Arcos – Sesma norabidea erreferentzia hartuta, hornikuntza errepidearen ezkerraldean kokatzen da eta Iruña-Lizarra-Logroño autobiaren zatia gainditu ondoren. Kokapen honek Los Arcoseko etorkizuneko hiri garapenari bide ematen dio.


Lizarrako Ekonomia Jardueren Guneak guztira 50 hektarea izango ditu, eta Nafarroako Gobernua burutzen ari den industria lurzoruaren banaketa geografikoaren jardueren barruan kokatzen da. Horretaz gain, Iruña-Logroño Ardatz ekonomikoa garatzeko aurreikusitako jardueren barruan sartzen da.


Lizarrako Ekonomia Jardueren Gunea Nafarroako Gobernuak Iruña-Logroño Ardatzean sustatuko jardueren barruan kokatzen da, Villatuertako San Miguel Industrialdearekin, Gareseko Industrialdearekin eta Vianako Industrialdearekin batera, azken hura amaitu berri izanik. Jarduera hauekin eta etorkizunean burutuko direnekin, Lizarra inguruko eta aipatutako garapen ardatzaren ipar-ekialdeko lurzoru guztia banatu nahi da. Gogoratu behar da, Vianako Industrialdeak 700.000 m² dituela, San Miguel Industrialdeak, 250.000 m²; eta Gareseko Industrialdeak, berriz, 120.000 m². Une hauetan, Lodosa-Sartagudako Ekonomia Jardueren Aldeko PSIS izapidetzen ari da, 713.202 m² azalera batekin.


Industria lurzorua eta ekonomia garapenaren sustapena


1982. urtetik Nafarroako Gobernua lurzoru-eskaintza arloan sustatzen ari den jarduerak ekonomia jardueretako eskualdeen arabera banatu dira, ekonomia garapena sustatzeko helburuarekin, azpiegituren hornikuntzaren bidez. Finantzazio publikoa banatu egin da Industria Departamentuaren koordinaziopean eta udalen laguntzarekin, foru Exekutiboaren, SEPES estatuko elkarte publikoaren (Lurzorua Sustatzeko eta Hornitzeko Estatuko Elkartea) eta Nasuinsa elkarte publiko instrumentalaren artean, Nafarroako Gobernuak ondorio horretarako 1997. urtean sortuta.


Horrela, Nafarroako Gobernuak urte hauetan 13 gune sustatu ditu; Nasuinsa elkarteak 18 jarduera suspertu ditu eta Sepes elkarteak, berriz, 4 industrialde. Era horretan, Nafarroak 35 industria jarduera barne hartu ditu, eskualde guztietan zehar banatuta, 7,7 milioi m² dituen azalera batekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa