(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak jakinarazi du laster foru agindu bat sortuko dela eskoletako onarpeneko osagarrizko irizpideak araupetzeko astelehena, 2007.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian, Oliten jakinarazi du laster Hezkuntza Departamentuko kontseilariak Foru Agindu bat sinatuko duela eta bertan eskola publikoen eta hitzartutakoen ikasle-onarpenari buruzko osagarrizko irizpideak zehaztuko direla. Horrela, Nafarroak beste autonomia erkidegoetan ezarritako antzeko jarraibideak jarraituko ditu (Aragoi, Errioxa, Balearrak, besteak beste).


Sanz Presidenteak honako hau aipatu du Nafarroako Gobernuak aipatutako herrian antolatu duen osoko bilkuran. Bertan, ohiko gaiez gain, gertatu berri diren uholdeek eragindako kateez eta errepide arloko jarduerez mintzatu dira.


Ikasleak eskoletan onartzeari dagokionez, San Presidenteak zehaztu du familia ugariekin eta irizpide objektiboen aurrean lehentasuna emango zaizkien bestelako baldintzak kontuan hartuko direla.


Nafarroako Gobernuak beste administrazioetako osagarrizko laguntzak emango ditu gertatu berri diren uholdeen kalteak arintzeko.


Bestalde, Gobernuaren Presidenteak aipatu du departamentuen arteko batzorde bat sortu dela gertatu berri diren uholdeen kalteak ebaluatzeko. Aipatutako Batzordea honako departamentuen ordezkariez osatuko da: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza, eta Toki Administrazioa.


Hasiera batean Nafarroako Gobernuarekin hitzartzen diren laguntzak osagarrizkoak izango direla aipatu ondoren, beste Administrazioek emandako laguntzei dagokienez, Sanz Presidenteak esan du sindikatuek eta udalek kudeatutako nekazaritza azpiegitura publikoei (bideak eta ubideak) %100eko diru-laguntza emango zaiela. Era berean, aseguratu ezin daitezkeen laborantzen eta azpiegitura pribatuen kalteek %60eko diru-laguntza jasoko dute. Laguntzen modalitate desberdinetan zergen eta bestelako udal zergen salbuespenak barne hartu ahal izango dituzte, beraz, kaltetutako udalei kalte-ordain egokiak emango zaizkie.


Nekazaritzan emandako kalteen hasierako ebaluazioari dagokionez, aipatu du kalte horiek hamabost milioi euro ingurukoak izan direla, honela banakatuta: 5,7 milioi izaera publikoko azpiegituretan, 6,30 milioi aseguratu ezineko laborantzetan eta 3 milioi azpiegitura pribatuetan. Nekazaritzan izandako kalteei dagokienez, laborantzei dagozkien kalteak ez ezik, errenta galera ere kontuan hartuko da.


Hain zuzen ere, uholdeen gaiaz hitz egiterakoan, Presidenteak nabarmendu du egokia dela prebentziozko politika sendo bat ezartzea, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin bat etorrita. Izan ere, azken hura ibaien kudeaketaren arduraduna da. Horri dagokionez, aipatu du, laster solasaldi horiei ekin egingo zaiela. Horrela, komenigarria da, besteak beste, euste dikeek mantendu behar dituzten baldintzak zehaztea.


Bere hitzaldian, Sanz Presidenteak eskerrak emanez, Aragoiko Nekazaritza kontseilariak esandakoa gogora ekarri du. Azken horrek nabarmendu du Nafarroari esker erkidego horretako landak ez direla hainbeste kaltetu eta 2008 Expo barne hartuko duen gunea babestu egin dela. Horri dagokionez, aipatu behar da Expo hartuko duen gunea ureztatzeko joera duela, erakusketa amaitu ondoren, hainbat zerbitzu eskaintzen jarraituko dela kontuan hartuta.


20.429 milioi euro Olite Merindadeko eragin aldeari eragiten dioten errepideen jardueretan


Presidenteak prentsaurrekoan aipatu duen beste gai bat Oliteko Merindadeko eragin aldeari eragiten dioten Errepide Sarearen jarduerei dagokiena da. Bertan, 20,429 milioi euroko inbertsioa egingo da, honela banakatuta:


11,115 milioi euro Lizarra-Tafalla-Zangoza Ardatzerako. Horren lanak adjudikatu dira eta exekuzio epea 2008ko maiatzean amaituko da. Honako zatietan garatuko dira: Eslaba saihesbidea, Eslaba-Zare, Zare- Oibar saihesbidea eta Uxue sarrerako errepidearen erreforma.


7,55 milioi euro Aragoi baiarako errepideak erreformatzeko. Horiek 2006. urteko azken hiruhilekoa eta 2008ko ekainaren artean garatuko dira. Kasu honetan, ondoren aipatzen diren lanak dira: Murillo del Fruto saihesbidean (zerbitzuan), Murillo del Fruto-Santacara, Kaparroso-Melida eta Santacara-Melida zubiko zoladura.


756.000 euro gune arriskutsuak kentzeko "La cadena" bidegurutze erreformaren bidez, NA-132 eta NA-6020 errepideen artean, Larraga udal mugartean. Hura istripuak pilatzen diren gunetzat jo da. Aipatutako lana maiatzean amaituko da.


1.008.000 euro errepideak kontserbatzeko jarduera zehatzetarako. Horien jarduerak 2007. urtean zehar burutuko dira, honako udal mugartetan: Pitillas-Santacara, Tafalla-Miranda-Arga-Lerin, Tafalla-Peralta, Garinoain-Leotz eta Artederreta-Martzilla.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa