(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Armendariz kontseilariak Nafarroako Automozio Sektoreko Plan Estrategikoa aurkeztu du astelehena, 2007.eko apirilak 16

Plana enpresaburuek eta sindikatuek adostu dute eta datozen hiru urteetan gauzatuko da, 4,4 milioi euroko aurrekontuarekin; helburua da Nafarroako automobilgintza-industria sendotzea.


lndustria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilari José Javier Armendáriz Quelek Nafarroako Automozio Sektoreko Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur arratsaldean. Planak sektorearen lehiatzeko gaitasuna hobetzeko hamaika proiektu estrategiko dauzka. Plana enpresaburuek eta sindikatuek adostu dute eta datozen hiru urteetan gauzatuko da, gutxienez, 4,4 milioi euroko aurrekontuarekin.


Aurkezpenera, Armendariz kontseilariaz gain, Nafarroako Gobernuko Laneko zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro, bertaratu da. Kontseilariak nabarmendu du Plana Nafarroako Gobernuak sustatu duela, baina, egin, "automozioko agente ekonomiko eta sozialekin eta sektoreko enpresekin" egin dutela. Kontseilariaren hitzetan, "Nafarroako automobilgintza-industriarekin inplikazio zuzen hori Plan Estrategikoaren finantzaketa mistoan ikusten da, funts publikoak eta pribatuak konbinatzen baititu".


Zehazki, Nafarroako Automozio Sektoreko Plan Estrategiakoak 4,4 milioi euroko aurrekontua dauka. Zenbateko horren %37 Nafarroako Gobernuak jarriko du, %53 enpresa pribatuek, eta gainerako %10 ICARO Proiektutik hartuko da.


Izan ere, Plana ICARO Innovation CAR Opportunity proiektuaren barruan dago. Proiektuaren helburua da eskualdean aurre hartzeko estrategia berritzaileak garatzea, ekonomiaren aldaketari eta automobilaren sektoreko berregituraketari aurre egite aldera. Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiak sustatutako ekimen horren xedea da sektorean lehiatzeko gaitasunari eta enpleguari eustea, hainbat eskualde eta herrialdeetako aktoreen lankidetza medio. ICARO proiektua Nafarroan eta automobilgintza industriak indar handia duen Europako beste bi eskualdeetan dago martxan, Basilicatan (Italia) eta Setubalgo Penintsulan (Portugal), hain zuzen.


Armendariz kontseilariak honako hau gogoratu du: "automozioa globalizazioari gehien lotutako eremu ekonomikoetako bat. Nafarroako Gobernuari ezinbestekoa iruditu zaio jarrera proaktiboa izatea eta aldaketei aurre hartzeko estrategia edukitzea, erkidegoko automobil-sektorea indartze aldera".


José Javier Armendarizek esan duenez, Plana gauzatzen hasi dira eta "36 hilabete iraungo du; dena den, gehiago irauteko asmoarekin egin da". Halaber, kontseilariaren iritziz, Plana "errealista da, eta ezinbestekoa Nafarroako automozio-sektorea indartzeko eta enplegua sendotzeko".


Proiektu estrategikoak eta partaidetza


Nafarroako Automozio sektoreko Plan Estrategikoak zortzi jarduera-ildo, hamaika proiektu eta hamasei helburu dauzka. Proiektu nagusiak hauek


  • Automozioaren sektorean lan-harremanetako foro iraunkorra sortzea.
  • Kudeaketa-eredu berritzaileak aplikatzea.
  • Beste industria-sektore eta eremu geografikoetan dibertsifikatzeko plana egitea.
  • Nazioarteratzea sustatzea (bikaintasun-ardatzak identifikatzea eta kanpora begira jartzea).
  • Logistikaren eremuan lankidetza-proiektuak egitea.
  • Enpresa kudeatzeko ereduetan langileen partaidetza gehitzea.
  • Zaintza teknologikoko sistema bat aplikatzea.
  • Automozioaren sektoreko enpleguaren behatokia jartzea (SNEn dagoena sektorean zentratzea).
  • Bikaintasunaren alorreko formazio- eta kudeaketa-plana egitea.

  • Plana garatu da oinarri hartuta, batik bat, sektorearen diagnosia egin ondoren lortutako informazioa eta sektoreko ordezkarien inplikazioa aktiboak bermatutako nazioarteko benchmarking delakoa. Alde horretatik, Planean jaso dira sektoreko 60 pertsona eta aditu baino gehiagok bost hilabete proiektu estrategikoak identifikatzen eman ondoren adostutako hausnarketak, ekarpenak eta iradokizunak. Adituek hiru gaien inguruan lan egin dute: produktibitatea eta I+D+i; elkarlana, eskualdeartekotzea eta nazioarteratzea; eta kontzertazio soziala eta giza baliabideen garapena.


    Plana egiten lan egin duten enpresa eta erakundeak hauek dira: Nafarroako Gobernua, UGT eta CCOO sindikatuak, Volkswagen Navarra SA, ANAIN, ARVINMERITOR, Asesoría Industrial Zabala, Asientos Esteban, CITEAN, Estampaciones Arsan SL, Estampaciones Mayo SL, CETENA Fundazioa, Gonvauto Navarra, Human, KYB Suspensiones Europe SA, SEINSA, Sunsundegi, TI Automotive, TRW Automotive, UPNA, Uscal SL, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, Industrias Cousin Frères, MAIER, SIP Logisticis, SODENA, Viálogos, Automotive Modular Systems, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, DELPHI, DOGA Navarra, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Victorio Luzuriaga-Tafalla.


    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa