(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako turismoak bere urteko gala antolatu du erakunde nabarmenei sarien entregarekin asteartea, 2007.eko apirilak 17

Foru Komunitateko turismo sektoreak Baluarte Auditorioan urteko gala antolatu du. Bertan, Marketing Planaren jarduerak ezagutzera eman dira, sariak entitate eta erakunde nabarmenei entregatu zaizkie eta "2007ko Turismo Urtekaria" aurkeztu du. Azken horretan, azpimarratzen da Nafarroak lehen aldiz milioi bat bidaiari baino gehiago jaso dituela".


Mariló Montero arduratu da galaren aurkezpenaz, galan zehar eraikitzen joan den eszenatoki batean. Bertan grafiti egile batek hiru mihise bete ditu marka turistikoarekin, Oliteko Gazteluarekin eta turismoko "Nafarroako Erresuma" sariarekin.


Kultura eta Turismo Departamentuak garatutako jarduerei buruzko bideo bat eman ondoren, aurten maila desberdinetan izandako irabazleei sariak entregatu zaizkie. Ia kasu guztietan, sariak iazko irabazleen eskutik entregatu dira. Horrela, Yolanda Barcina andreak Iruñeko Udalari emandako saria jaso du, toki erakundeak, partzuergo turistikoak edo erakunde publikoei dagozkien mailan. Saria Alberto Erro jaunaren eskutik jaso du, Aurizperri-Espinal kontzejuaren presidentea. Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearen presidenteak, Ana Beriáin, Corpas kontseilariaren eskutik, sektoreko enpresa erakundeen mailako saria jaso du. "Beste elkarte turistikoak" atalean, saria Volatin Ordenari egokitu zaio, eta bertako presidenteak, Vicente González, Iñaki Ayerra jaunaren eskutik jaso du, alegia Nafarroako Almadiazainen Elkartearen presidentea. Antonio Catalán jaunak, AC Hotels konpainiaren presidentea, bestalde, "Turismo Enpresak edo enpresaburuak (ostatua)" mailako saria Sagrario Goñi Michelena andreari entregatu dio, Olaseneko Borda Etxeko jabea. Sukaldaritzako modalitatean, saria Tuterako 33 Jatetxearentzat izan da, eta bere jabeak saria Atxen Jiménez-en eskutik jaso du, Tuterako Túbal Jatetxearena. Ebro bailarako Entrevinos elkarteak enpresa hoberenaren saria jaso du zerbitzu-eskaintzaren modalitatea, eta saria José Antonio Cruz jaunari entregatu zaio Mikel Ollo jaunaren eskutik, Erreka-koa. Azkenik, Nafarroako Gobernuaren Presidenteak Sari berezia Miguel de la Quadra Salcedo jaunari entregatu dio. Hala ere, de la Quadra Salcedo jauna ezin izan da joan eta bere ordez Rodrigo semeak jaso du saria.


Galaren ekintza desberdinak honela osatu dira: "Los Modernos" umore taldeko saioa, Alejandro Orlando eta Pedro Paiva jaunek osatua; Iruñeko Orfeoiaren Eskolania, "Alegría sanferminera" abestuz; Gaudeamus abesbatza gregorianoa; Naiara Ruiz abeslaria, "Escápate" abestiarekin (abesti hori Nafarroako telebistako turismo iragarkietarako konposatu da", eta dantzariak eta dantza taldeak.


Sariak entregatu ondoren, bideo bat eskaini da Nafarroako turismoko datu guztien balantzeari buruz. Horiek, dagoeneko, Corpas kontseilariaren eskutik eskaini ziren prentsaurreko batean, apirilaren 12an. Ondoren, kontseilariak eta Sanz Presidenteak hitzaldi bana eskaini dute.


Galaren gonbidatuen artean, turismoko sektorearen eta elkartearen ordezkariak, eta Foru Komunitateko instituzio eta erakunde politikoak, akademikoak, kulturalak eta sozialak izan ziren.


Turismoko III. Gala honetan turismo sariak entregatu diren bigarrena izan da. Lehenengo gala 2005ean egin zen, eta bertan, marka berria eta turismo produktu berriak aurkeztu ziren. Bigarren gala, iazkoa, urteko balantze bat egin zen eta "Nafarroako Erresuma" sariak entregatu ziren, euren lehenengo edizioan.

Dokumentazioa:
Corpas Kontseilariaren hitzaldia 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa