(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribarren kontseilariak Oliten Nafarroako Nekazaritza-industriari eta Kanalaren Sail Ureztatuei buruzko III. Foroa inauguratu du asteazkena, 2007.eko apirilak 18

Nafarroako Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Francisco Iribarren Fentanes kontseilariak Nafarroako Nekazaritza-industriari eta Kanalaren Sail Ureztatuei buruzko III. Foroa inauguratu du Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Gunean garatzen ari den jarduera batean (EVENA). Bertan, nekazaritzako elikadura industriako nekazariak eta ordezkariak bildu dira. Francisco Iribarren jaunarekin batera honako hauek ere aritu dira lehendakaritza lanetan: Nafarroako Sail Ureztatuen zuzendari-kudeatzailea, Miguel Horta; Oliteko Alkatesa, Mª Carmen Ochoa; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilaria, Javier Echarte, eta Sail Ureztatuen Komunitateko Presidentea, Santiago de Esteban.


Presidentearen mahaia, Jardunaldiaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Iribarren presidenteordeak adierazi du Itoitz-Nafarroako Kanalaren eta zonalde ureztagarriaren proiektua nekazaritza-industria arloko ekimenen harrobia izango delako uste osoa duela, eta ekimen horiek sektorean aitzindariak izango direla eta horien babesean, enpresak finkatuko direla eta existitzen direnak hobetuko direla eta azkenik, nekazaritza-energia arloko industria berriak sustatuko direla. Hori guztiarekin batera, -presidenteordeak esandakoaren arabera- kultura ekintzailea sustatuko da, nekazaritza-ustiapenen eta kooperatiben arloan, eta aurrekoei lotutako zerbitzuetako enpresak sortuko dira. Ondorioz, horrek guztiak ondo lotutako produkzio sare lehiakorra sortzearen alde egingo du.


Iribarren presidenteordeak esandakoaren arabera, Itoitz urtegia, Nafarroako Kanal eta bere zonalde ureztagarria barne hartzen duten azpiegitura hidraulikoen sistema eraikitzea Espainian azken hamarkadetan ekin egindako ekimen nagusienetariko bat izan da, bai bere dimentsio fisikoengatik eta ekonomikoengatik, eta bai proiektu horrek epe luzean sortuko dituen inpaktu sozio-ekonomikoengatik eta lurralde inpaktuengatik.

Hain zuzen ere, Itoitz Ubidea, Nafarroako Kanal eta bere zonalde ureztagarriaren multzoari buruzko datu nagusienen artean honako hauek nabarmendu behar dira: ubidearen 418 hektometro kubikoko edukiera eta Nafarroako Kanalaren 177 km-ko luzera, Foru Komunitateko iparraldetik hegoaldera doan trazadura batekin. Beste datu aipagarri bat Nafarroako Kanalaren proiektuari dagokio, hura 59 udalerrietatik igarotzen da – bertan Nafarroako biztanleriaren %25a bizi da-. Horri dagokionez, 41 udalerriek ur hornikuntzaren hobekuntzaren onura jaso dute (biztanleriaren %70,7), eta 48k, berriz, ureztatzerako transformazioak eragindako onura.

Nekazaritza-industriari eta Nafarroako Kanalaren Sail Ureztatuei buruzko III. Foroa. ( irudia handitu )

Bestalde, Iribarren presidenteordeak aipatu du, aurreikusitako 53.125 hektareako itxuraldatutako azalera osatzen denean, Nafarroako Kanalaren sail ureztatuen urteko ekoizpen gordina 340 milioi ingurukoa izango dela, urteko 140 milioi euroko balio erantsi gordini batekin. Bere hitzaldiaren beste une batean, presidenteordeak adierazi du Itoitz egun errealitate bat dela, dagoeneko amaitu egin delako, eta orain bere zama abian jartzen ari da. Izan ere, aurreko urteotako eta Aragoiko erriberan eta Ebroko ardatzean apirilean izandako uholdeak arindu ditu. Nafarroako Kanalari dagokionez, 177 km-etatik 68 kontratatu dira eta, azken horietatik, 34 zerbitzuan aurkitzen dira. Izan ere, 2006. urtetik, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari eta I. Sektoreari (Valdizarbe) hornitzen dion Tiebas plantari elikatzen dio, 1.163 hektarearekin. Halaber, aurtengo 2007an, II. 1. Sektoreari hornitu ahal izango zaio (1.100 hektarea inguru) eta II. 2 eta III. Sektoreak eraikitzen hasiko dira. Horien artean, 4.500 hektarea inguru gehiago biltzen dituzte.


Laburbilduz, Itoitz Ubidea, Nafarroako Kanala eta bere zonalde ureztagarriaren multzoa barne hartzen duten azpiegitura hidraulikoen sistemaren helburuak betetzearen maila honelako oinarrizko datuetan zehaztu daiteke: hiriko hornikuntza hobetzea, kopuruari eta kalitateari dagokionez, Nafarroako biztanleen %70 baino gehiagorentzat; Nafarroako Kanalaren lehenengo fasearen zonalde ureztagarriaren eraikuntza adjudikatzea (25.000 hektarea inguru) 12/2005 Foru Legea ontzat eman ondoren, baita hogeita hamar urtez ustiatzeko epea ere Aguacanal elkarteari adjudikatzea; 7.000 hektarea baino gehiago sail ureztatu bilakatzeko jarduerak; Aragoi ibairainoko zonalde ureztagarriaren 19.000 hektarea partzeletan multzokatzea, sail ureztatu bilakatu baino lehen, neurri egokia duten gaitasun handiko ustiaketak sortzeko helburuarekin; Nafarroako Kanalaren Sail Ureztatuen Erkidego Nagusia eratzea. Azken horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak, laster, Itoitzeko uraren 36.000 litro segundoko emango dizkio aipatutako Erkidego Nagusiari.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa