(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Udaberriko Bira Foru Komunitateko hirurogeita hamar herrialdetara iritsiko da asteazkena, 2007.eko apirilak 18

Udaberriko Erronda, Foru Komunitateko herri txikietara kultur jarduerak ekartzea helburu duen Kultura eta Turismo Departamentuko programa, aurten, Nafarroako hirurogeita hamar herrietara iritsiko da.


Hain zuzen ere, aurten honako hauek hartuko dute parte programan: Abartzuza, Antzin, Añorbe, Arantza, Aras, Aratzuri, Arbizu, Artika, Asterain, Auritz/Burguete, Aurizberri/Espinal, Badostain, Bakaiku, Barasoain, Bargota, Beintza-Labaien, Beire, Berbintzana, Berriobeiti, Betelu, Burgi, Arrizabalaga, Zirauki, Zizur Txikia, Cordovilla, Deikaztelu, Donamaria, Eneritz, Espartza-Galar, Ezkirotz, Etxauri, Eugi, Eulate, Ezkaroze, Figarol, Fontellas, Iguzkitza, Izaba, Iturmendi, Lezáun, Ledea, Luzaide/Valcarlos, Mañeru, Melida, Muniain-Iguzkitza (Aberin), Murieta, Murillo El Fruto, Muruzábal, Narbarte, Obanos, Otsagabia, Olatz, Orbaitzeta, Ozkaritz (Lizoain), Oteiza, Pitillas, Puiu, Arrada, Erronkari, Zare, San Martin Unx, Tiebas, Uxue, Urdiain, Urrotz, Uztarrotz, Villatuerta, Esa, Zudairi eta Zugarramurdi.


Herri guztiek 200 eta 1.000 inguruko biztanleria dute.


Tokiko erakundeek berberek aukeratu dute barne hartuko duten saio mota. Honako hauek burutuko dira: 14 zine proiekzio, 38 antzezlan, 4 dantza erakusketa, eta 14 musika ekintza abesbatzen, ganbera musikaren, folklorearen eta musika garaikidearen artean.


Ekintzak, batez ere, Nafarroako artisten eskutik garatuko dira, hala ere, beste autonomia erkidegoetako bestelako konpainiek ere bertan hartuko dute parte. Azken horien artean, Punto Clown Konpainia, Los Galindos, Los Gingers, Nosoloteatro eta Trapu Zaharra aurkitzen dira. Nafarren artean, mota guztiko taldeak aukeratu dira: esperientzia handiko erakundeak zein mundu artistikoan hasten ari diren gazteek osatu berriko taldeak.


Ekintzak askotarikoak izango dira, herri bakoitzaren ezaugarriei jarraiki. Horrela, magia saioak, helduentzako umore saioak, egile klasikoak, ipuin-kontalariak, haur antzerkia, abesbatza-kantua, ganbera musika edo zinea izango da.


Azken ekintza horri dagokionez publiko guztientzako eta produkzio berriko pelikulak aukeratu dira, besteak beste: El diablo viste de Prada, The Guardian, Casino Royale, Eragon, Cariño, estoy hecho un perro edo Iratxoen Erregea.


Aurten parte hartzen duten abesbatza guztiak Foru Komunitatekoak dira. Guztira lau izan dira ezaugarri hauetako kontzertu bat eskatu duten herriak. Karrantzako San Bartolome Abesbatzak, Burlatako San Blas Abesbatzak, Aitzagako Ganbera Abesbatzak eta Schola Gregoriana Gaudeamus-ek hartuko dute parte.


Udaberriko Errondaren edizio honetan honako musika motek ere hartuko dute parte: country The Baigorri-rekin, jazz musika Trío Rute 64 P taldearen eskutik, Mexikoko musika Gardatxos de Konketa taldearekin edo Hego Amerikako musika Cóctel Latino-rekin. Ganbera musikako ordezkari gisa Trío Palatino hirukotea arituko da.


Folkloreari dagokionez, honako hauek hartuko dute parte: Alma Navarra taldeko jota-abeslariak, Altxeta txistularien taldea, eta Txibiri, Mikelats Dantza Taldea dantza-taldeak, baita Tafallakoa, Lodosakoa eta Sartagudakoa ere.


Udaberriko Errondan 200 eta 1.000 biztanle arten dituzten Nafarroako herriek, eta 775 eta 1.000 bitartean dituztenek hartzen dute parte. Azken horiei Udaberriko Errondan eta Udazkeneko Errondan, edo "Arte eta Kultura" izeneko 775 biztanle baino gehiago dituzten herriei zuzenduriko diru-laguntzen programan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie. Guztira ehun herrietara bidalitako gonbidapen-gutunean, arloa eta hizkuntza aukeran ematen zaie. Taldeak eta ekintzak aukeratzeko jarduera euskaraz eskatu duten hamabi eskaerak hartu dira kontuan. 70 herrialdeek gonbidapenari ezarritako 70 eguneko epean erantzun zioten.


2007. urteko Udaberriko Errondako aurrekontua 110.000 euro dira, hau da, aurreko edizioan baino 10.000 euro gehiago. Kultura eta Turismo Departamentuak bere gain hartu ditu programaziotik eta hedapenetik sortutako gastu guztiak, eta herriek, berriz, taldea zaintzea besterik ez dute egin behar, dagokion emanaldia eskaintzen duen egunean.


2006ko Udaberriko Errondan 5.959 lagun bildu ziren, 2005ean 5983 eta 2004an, berriz, 4.860.

Dokumentazioa:
Egitaraua

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa