(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Agoitzeko edateko ur bihurtzeko gunea inauguratu du asteazkena, 2007.eko apirilak 18

Lanak 5.011.187,39 euroko aurrekontua izan du eta Gobernuak 4.161.037,43 euroko ekarpena egin du


Catalán Aoizko alkate José Javier Esparzarekin, eta Iribarren eta Burguete kontseilariekin.

Catalán Aoizko alkate José Javier Esparzarekin, eta Iribarren eta Burguete kontseilariekin. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, gaur goizean inauguratu du Agoitzeko edateko ur bihurtzeko gunea. Aipatutako ekitaldian, Catalán kontseilariarekin batera honako hauek izan dira: bertako alkatea, José Javier Esparza Abaurrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Andrés Burguete Torres, eta Nafarroako Parlamentuko presidentea, Rafael Gurrea.


Lan hauek (onuradunak Agoitz, Longida eta Urraulbeitiko udalak izango dira), Agoitzeko Udalaren bidez kudeatu dira, helburu horretarako sortutako Udalerrietako Elkarte Boluntarioaren ordez. Inbertsio Plan desberdinetan barne hartutako lanak eta datuak eta baldintzak honako hauek izan dira: lehenengo fasearen inbertsioa 3.403.354,41 euro izan dira Nafarroako Gobernuak 2.892.664,26 euroko ekarpena egin du. Bigarren fasean inbertsioa 685.119,54 euro izan zen eta Gobernuak 587.486 eman zituen Nafarroako Gobernuak, halaber, planetan hainbat osagarriko lan sartu zituen, 922.713,44 eurotan, eta horien finantzazioan lagundu zuen 680.887,10 euroekin.


Horretarako guztirako 5.011.187,39 euroko aurrekontu ezarri da eta Gobernuak 4.161.037,43 euroko ekarpena egin du.


Lanen definizioa


Funtsean, lanek honako jarduerak gauzatu dituzte: Nafarroako Kanalaren balbulen etxolaren hartunea Itoitzeko Ubidean ezartzea, ponpatzeko etxola bat eraikitzea eta hornikuntzaren sistema orokorreraino bultzatzea, ur gordinaren eta ponpatzea gordetzeko m3 dituen gordailu bat eraikitzea, 70 l/s dituen edateko ura tratatzeko Gune bat eraikitzea (ETAP), 2.800 m3 dituen tratatutako ur gordailu bat eraikitzea (1. fasea), hornikuntza orokorra eramatea tratatutako ur gordailutik Artaxoako desbideratzeraino, (eramate horrekin jarraituko da Irunberriraino hurrengo jarduera fasetan), eta Agoitzeko, Villabeta, Ekai, Aos, Murillo, Longida eta Artaxoako gordailu erregulatzaileei dagozkien deribatzeak eta hartuneak, eta egun Agoitzeko Industrialdean existitzen den sarearekin konektatzea.


Lanetako 1. eta 2. faseei zegozkien lanak enkantean eskaini ziren eta IRATI ABEE (Arian + EDS Ingeniaritza eta Muntaiak) eta AOIZ ABEE (Arian + Hidroanbientea) enpresei adjudikatu zitzaizkien. Ingeniería Guallart SL enpresak lanak proiektatu eta zuzendu zituen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa