(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako baso-suteen aurkako prebentziozko neguko kanpaina, 146 suteetan erretako 423 hektarearekin amaitu da osteguna, 2007.eko apirilak 19

Nafarroako Gobernuak aurreko igandean, apirilak 15, bukatutzat eman zuen Nafarroako iparraldeko baso-suteen aurkako prebentzio eta itzaltze neguko kanpaina. Hura urtarrilaren azken astean abian jarri zen, Oronoz-Mugairi eta Auritzeko suhiltzaile-etxe oinarritzat hartuta (Kantabriako isurialdearen eta Pirinioetako zonaldearen arretarako, hurrenez hurren).


Kanpainan, guztira, 146 sute izan dira, eta horietatik 94 su txikiak izan dira (kaltetutako hektarea bat baino gutxiago). Horietan guztietan, 423,41 hektareako landaretza-azalera erre egin da.


Neguko kanpainaren arazo nagusienak martxoaren 10 eta 18 artean eman ziren. Egun horietako tenperaturak data horietarako epelegiak izan ziren, eta Foru Komunitateko iparraldean haize bortitzak eman ziren. Egun horietan 5 hektarea baino gehiago kaltetu dituzten kanpainaren hamaika suteak eman ziren, Atallu udal mugartean (Araitz Bailara) martxoaren 16an gertatutakoari arreta berezia jarrita. Bertan, landaretzako ehun bat hektarea erre ziren eta kanpainaren sute handiena izan zen.


Ondoren, metereologian euriteak, elurteak eta prezipitaziorik gabeko egunak uztartu dira, beraz, landaretza ez da lehortu eta horrenbestez, ez da Nafarroako mendietan ez da suterik izateko aukerarik eman.


Oinarria Oronoz-Mugairi eta Auritzen izandako kanpaina bat


Neguko prebentziozko kanpaina Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bidez batera garatu da. Halaber, laugarren urtez segidan Ingurumen Ministerioa bertan aritu da lankidetza lanetan, eta suaren erabileraren langile adituak kontratatu ditu (EPRIF taldeak, lau teknikariez osatuta), baimendutako erreketa laguntzeko eta ezarritako arauak betearazteko.


Langileei dagokienez, Nafarroako Larrialdietako Agentziak Oronoz-Mugairi eta Auritzeko suhiltzaile-etxeen langileen zuzkidurak indartu zituen kontratatutako 24 langilerekin kanpainan aritzeko. Bestalde, Ingurumen Ministerioa (orain arte EPRIF taldea ekartzen zuen Kantabriako isurialdeko premiei aurre egiteko), Auritzeko suhiltzaile-etxean oinarria zuen beste bat ere ekarri zuen.


Baliabide materialei dagokienez, urte guztian zehar ezarritako ohiko zuzkidura iraunkorraren gain, suhiltzaile-parke hauek basoko hiru auto-bonba eta aparteko lurralde orotariko hiru ibilgailu bana izan dituzte.


Nafarroako Gobernuak positiboki baloratu du aurten hartutako erabakia, alegia, Oronoz-Mugairi tradiziozko suhiltzaile-etxea gaitzeaz gain, kanpaina honetarako Auritzen oinarria duen beste suhiltzaile-parke bat ere gaitzea. Horri esker, suhiltzaileak bizkor jardun ahal izan dira, eta Pirinioetako aldean izandako larreko suteak oso gutxi zabaldu dira. Horretaz gain, Nafarroako zonalde honetan kontrolatutako erreketa egitearen alde egin da.


Kontrolatutako hogei erreketa


Neguko suteen aurkako prebentziozko kanpinak aurten ere kontrolatutako 20 erreketa egin ditu, Nafarroako abeltzainek eskatuta eta Ingurumen Departamentuak baimena eman ondoren. Erreketa hauetako sei Baztango Bailaran izan dira (62 hektareetako azalera batean) eta beste 14, Pirinioetako zonaldean (Luzaide, Auritz, Erro eta Aezkoa, 69 hektarearekin).


Kontrolatutako erreketen eskaintzak duela bi urte izandakoen antzekoak izan dira (19 erreketa eta 107 hektarea) eta iaz baino gehiago (12 erreketa eta 100 hektarea).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Campaña de invierno: datos generales
Incendios más importantes invierno 2006

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa