Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak aurreko igandean, apirilak 15, bukatutzat eman zuen Nafarroako iparraldeko baso-suteen aurkako prebentzio eta itzaltze neguko kanpaina. Hura urtarrilaren azken astean abian jarri zen, Oronoz-Mugairi eta Auritzeko suhiltzaile-etxe oinarritzat hartuta (Kantabriako isurialdearen eta Pirinioetako zonaldearen arretarako, hurrenez hurren).
Nafarroako liburutegi publikoak Liburu Eguna, apirilak 23, astelehena, irakurketa sustatzeko ekintzekin ospatuko dute, besteak beste, ipuin-kontalariak, irakurketa publikoak, antzerkiak, erakusketak eta lehiaketak.
Nafarroako Gobernuak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, "Haur babesa: familiaren zeregina" izeneko gida argitaratu du, Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin. Gida horren edukia gaurko prentsaurrekoan aurkeztu da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariaren, María Isabel García Malo; eta Hezkuntza kontseilariaren eskutik, Luis Campoy Zueco.
Gaur Iruñean "Lehiakortasuna, berregituratzea eta aldaketaren kudeaketa Europako automobilgintza sektorean" izeneko Europako hitzaldia inauguratu du, 175 adituren parte-hartzearekin