(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako liburutegiek Liburu Eguna ekintza bereziekin ospatuko dute osteguna, 2007.eko apirilak 19

Nafarroako liburutegi publikoak Liburu Eguna, apirilak 23, astelehena, irakurketa sustatzeko ekintzekin ospatuko dute, besteak beste, ipuin-kontalariak, irakurketa publikoak, antzerkiak, erakusketak eta lehiaketak.


2007. urteko Liburu Eguna

Liburuaren Eguneko orrialde-markatzekoen irudia. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuak, liburuaren eguna dela eta, 30.000 orrialde markagailu eta 1.500 kartel argitaratu ditu, Asis Bastida-k diseinatuta. Horiek doan banatuko dira Nafarroako liburutegi publikoetatik.


Nafarroako berrogeita hamar liburutegi baino gehiagok ekintza bereziak antolatu dituzte, efemeride horren inguruan, irakurketa sustatzeko eta liburua kultura unibertsalaren oinarri bilakatzeko helburuarekin.


Hauek dira Liburu egunerako programazio berezia izango dituzten liburutegiak: Ablitas, Oibar, Altsasu/Alsasua, Andosilla, Añorbe, Agoitz, Arguedas, Arronitz, Aurizberri/Espinal, Azagra, Barañain, Baztan, Bera/Vera de Bidasoa, Beriain, Berriozar, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caseda, Caparroso, Castejon, Cintruenigo, Corella, Cortes, Egues, Etxarri-Aranatz, Falces, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Uharte, Irurtzun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Mañeru, Melida, Mendigorrea, Milagro, Miranda-Arga, Monteagudo, Murchante, Noain (Elortz bailara), Olazti/Olazagutía, Olite, Oteiza, Iruña-Milagrosa, Iruña-Yamaguchi, Azkoien, Ribaforada, San Adrian, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Viana, Villafranca, Atarrabia, Ziordia eta Zizur Nagusi.


Irakurketa sustatzeko ekintzak, Liburu Egunean areagotu arren, urte guztian zehar garatzen dira Nafarroako liburutegi publikoetan, Nafarroako Gobernuak liburuaren inguruko kultur programazio mota honetarako diru-laguntzen deialdiaren bidez sustatutako urteko programazio baten barruan. 2006. urtean Nafarroako Gobernuak helburu horretarako 44.000 euro erabili zituen eta 1.800 ekintza erregistratu ziren Nafarroako 88 liburutegi publikoetan zehar.


Iaz irakurketa sustatzeko erregistratutako 1.800 jardueretatik, 578 ipuin-kontalariak izan ziren, 434 kolektibo desberdinetako bisita informatibo, 66 lehiaketa eta gainontzeko 722 ekintzak irakurketa-klubak, erakusketak, liburutegi-diziplina edo liburuen aurkezpenak, besteak beste, barne hartzen dituzten askotariko programa batean banatu ziren.


Liburu Eguna apirilaren 23an ospatzen da Cervantes eta Shakespeare hil ziren eguna delako. Kultur jardunaldi hura UNESCO erakundearen ekimenaren bidez burutzeko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa