(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "Haur babesa: familiaren zeregina" izeneko gida argitaratu du osteguna, 2007.eko apirilak 19

Nafarroako Gobernuak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, "Haur babesa: familiaren zeregina" izeneko gida argitaratu du, Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin. Gida horren edukia gaurko prentsaurrekoan aurkeztu da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariaren, María Isabel García Malo; eta Hezkuntza kontseilariaren eskutik, Luis Campoy Zueco.


Aurreko azaroan ildo berean argitaratutako beste dokumentu bat aurkeztu zen, "Haur babesa: eskolaren zeregina" izenekoa. Hark, aipatutako gida berri honekin batera, helduei zuzenduriko programa espezifikoak garatu nahi ditu haurren premiei buruzkoak. Gurasoentzako hezkuntza jarduerak sustatu nahi dira, haurren eta nerabeen premiei buruz, eta hezkuntza estrategiei buruz. Hain zuzen ere, gida hau familiaren zereginari buruzkoa da eta Gizarte Larritasunean dauden Haurren eta Nerabeen Laguntza Planaren Sentsibilizazio eta Lehen Mailako Prebentzioari buruzko 3 zenbakidun programaren ekimenen isla osatzen du.


Gidaren egilea Ignacia Arruabarrena Madariaga da, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Psikologia eta Jarrera Zientzien Metodologiako Departamentuaren Hau Babesari buruzko Azterketa eta Ikerketa Unitatearen kidea. Gida familia-esparruko harremanei dagozkien ohitura alderdiei buruzkoa da, eta bertan egoera konpontzeko gogoetak eta iradokizunak planteatzen dira. Bost kapituluen zehar, hainbat alderdi aztertzen da: gurasoak izatearen erantzukizunak eta erronkak; nola eraiki harremanak seme-alabekin: maitasuna, komunikazioa eta segurtasuna; seme-alabak zaintzerakoan eta hezterakoan sortzen diren ohiko arazoak eta kezkak; haurren ezaugarriak eta premiak adina desberdinen arabera; eta eboluzio-garapena.


Gida erreminta garrantzitsua da adin txikikoak babesteko sistemaren barruan. Hura oinarritzat erabiliko da familia esparruaren barruan hainbat prestakuntza jarduera burutu ahal izateko, izan ere, gurasoen zeregina funtsezkoa da adin txikikoak babesteko. Familiek berebiziko garrantzia dute adin txikiko seme-alaben zaintzan, arretan eta babesean. Azken horiek, modu harmoniatsuan eta orekatsuan garatu ahal izateko, inguru seguru eta egonkorra behar dute alderdi fisikoetan zein emozionaletan.


Lana Sentsibilizazioko Plan Integral eta gurasoen prestakuntzan gauzatuko da, hainbat jardueraren bidez. Lehenik eta behin, Gida, Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin, APYMAS sarean (Gurasoen Elkarteak) aurkeztuko da. Lehenengo aurkezpena apirilaren 26an izango da Iruñeko CAP-en. Ondoren, deialdi bera egingo da herri desberdinetan Irakasleak Laguntzeko Zentroen bidez. Halaber, "Hezitzaileen Heziketa" sistema bat artikulatuko da, gizarte zerbitzuei eta auzo unitateei zuzenduta, horiei dagozkien lan esparruetan, "Familia eskolak" abian jartzeko, hartara, bertan, Lehen Mailako Laguntzak garatzen dituen gurasoen programak sustatu eta bultzatu ahal izango dira.


Mota hauetako jarduerek Familiaren Zuzendaritza Nagusiak adin txikikoen babesaren esparruan garatutako beste zerbitzuak osatzen dituzte. 1.427 lagun artatu dira Babes eta Erreforma sistemetako baliabide eta programa desberdinetan, haurren egoera hobetzeko helburuarekin. Laguntza horiek honela gauzatu ziren: laguntza ekonomikoa 20 adin txikikoentzat eskola ordaintzeko, adin txikikoen auzitegiak igorritako hamalau urteko 242 adin txikiko lagun, Behaketa eta Harrera zentroetan barne hartutako 161 adin txikiko, 74 zentroetan sartzea gatazka-arazoengatik, 138 sartzea babesarengatik, 17 adopzio nazionalean, nazioarteko adopziotik iritsitako 85 adin txikiko 19 adin txikiko eguneko zentroetan, nerabeen hezkuntzako programan, 105 familia hezkuntzako programan, 261 adin txikiko familia harreran, 255 adin txikiko nazioarteko adopzioaren jarraipenean, zazpi adin txikiko autonomia prozesuko laguntza ekonomikoarekin, eta lau familia laguntza ekonomikoarekin.


Hezkuntza Departamentuak familiei eskainitako prestakuntza ildoak


Hezkuntza Departamentuko Campoy kontseilariak esandakoarekin bat etorrita, aipatutako Departamentuak, halaber, Familien Prestakuntzako programa bat abian jarri du. Bertan, hiru prestakuntza ildo desberdin eskaintzen da: lehenengoa, APYMAS elkarteen prestakuntza buruei zuzenduta dago, eta bertan elkarbizitzari buruzko prestakuntza jarduerak, eskolako gatazkei aurre egiteko estrategiak, hezkuntza afektiboa, garapenerako hezkuntza eta gaixotasun eta heriotza egoeran dauden haurrei aurre egiteko erak eskaintzen ditu, hezkuntza buru horiek gai hauek APYMAS elkarteen barne bileretan garatzeko gai izateko helburuarekin.


Bigarren prestakuntza ildoa, dagoeneko berezko prestakuntza programak garatzen dituzten eskoletako gurasoei zuzenduta dago, eta osasuna, berdintasuna eta elkarbizitzari buruzko zeharkako gaiekin, eta hizkuntza gaitasunei, irakurketa ohiturei eta irakurketarekiko zaletasunari buruzko gaiekin erlazionatzen da.


Hirugarrena APYMAS elkarteek beraiek egindako prestakuntza eskaerei irekitako proposamen bat da, eta bertako jarduerak aipatutako elkarteen eskaeren arabera antolatzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa