(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea Los Arcoseko Teknologia Zentroaren inaugurazio ekitaldiaren buruzagia izan da ostirala, 2007.eko apirilak 20

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean Los Arcoseko Teknologia Zentroaren inaugurazio ekitaldian buruzagia izan da, alegia, Azpiegitura eta Inbertsioen Sustapen Elkartearen enpresa publikoaren ekimena (SPRIN), L'Urederra Fundazioaren laguntzarekin, enpresetako garapen teknologikoan lan egiten duen erakundea.


Sanz presidenteak zentroaren inaugurazioaren oroitzapenezko plaka estalgabetzen du, ekitaldian berarekin egon diren agintarien aurrean. ( irudia handitu )

Zentroak eraikitako 1.600 m2 azalera du 5.749 m2 dituen partzela batean, Los Arcoseko industrialdean eta ikerketa aplikatuko jarduerak garatuko ditu ingeniaritza mekanikoan, materialen teknologian eta ingurumen prozesuetan, enpresetako premien zerbitzura.


Inaugurazio ekitaldian, presidenteaz gain honako hauek izan dira: Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes, (SPRIN enpresaren administrazio kontseilariaren presidentea da), Los Arcoseko alkatea, Jerónimo Gómez Ortigosa, eta L’Urederra Fundazioaren presidentea, Eusebio Gaínza.

SPRIN elkartearen eta L’Urederra Fundazioaren arteko hitzarmenaren bidez Fundazioak Teknologia Zentroa eraikitzeko eta 30 urtez ustiatzeko konpromisoa hartu du, aipatutako fundazioak I+G+I arloko jarduerak garatzeko helburuarekin, industria sektorearen zerbitzura. Erabilera-emakidaren ordain gisa, SPRIN elkarteak Fundazioaren eskutik Zentroaren jardueran garatzen den industria jabetzaren %50a jasoko du. Halaber, SPRIN elkarteak parte hartzeko eta erabakitzeko lehentasuneko eskubidea izango du Zentroan burutzen diren teknologia garapenetatik eratorritako enpresen sorkuntzan ("spin off").

Los Arcos Teknologia Zentroa. ( irudia handitu )

L’Urederra Fundazioa 1990. urtean sortu zen Nafarroako enpresaburuen eskutik aplikatutako ikerketa-jarduerak garatzeko hiru esparrutan: materialen teknologia, ingurumena eta produkzio prozesuen berrikuntza eta orain arte, hainbat ikerketa burutu da nanoteknologian, plastikoak eta material aurreratuetan, hondakinen kudeaketan eta ingurumen optimizazio tekniketan. Une hauetan, jardueren garapena dela eta, Fundazioak, SPRIN elkartearekin izenpetutako hitzarmenaren bidez, Teknologia Zentro batez hornitu behar izan du, gero eta ugariagoak diren jarduerei erantzun bat eman ahal izateko.


Teknologia Zentroak bi modulu ditu. Solairu bakarrekoan bulegoak eta kudeaketa-bulegoa aurkitzen dira; bigarren modulua behe solairuaz eta beste solairu batez osatzen da, eta bertan makinen gela (behe solairuan) eta laborategiak eta departamentuak (goi solairuan) aurkitzen dira. Eraikinak zirkulazio linealeko eskema bat du. Bertan, funtzionalitateari, egitura bakunari eta itxura austeritateari lehentasuna eman zaie, multzoaren irudi teknologikoa alde batera utzi gabe. Hura eraikitzeko honako irizpideak hartu dira: iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoa, eraikina hegoalderantz orientatzea, argi naturalari lehentasuna ematea, euri-uretan oinarritutako ureztatze sistemak eta energia geotermikoaren bidezko barneko klimatizazio sistema bat. Azken horri esker, %50a aurreztu daiteke, energien ohiko erabilerei dagokienez eta bero bonbak eta 50 eta 100 metro bitarteko sakonera duten truke geotermikoko putzuak hartzen ditu barne. Construcciones ACR enpresa lana exekutatzeaz arduratu da 2,5 milioi euroetan eta zazpi hilabeteko exekuzio epearekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa