(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak aho-hortzetako osasun programa bat abian jarri du kimioterapia tratamenduei ekin egin aurretik erabiltzeko ostirala, 2007.eko apirilak 20

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak eta Dentisten Elkargoak aho-hortzetako osasun kanpaina bat abian jarri dute kimioterapia tratamendu bat egin behar duten pertsonentzat, tratamendu horrek sortzen dituen arazoak arintzeko. Arazo horiek larriak ez diren arren, gogaikarriak eta mingarriak dira, eta ahoaren funtzioak oztopatzen dituzte.


Nafarroako Gonernuaren kanpaina "Kimioterapia eta boca&quot

Kanpainako liburuxkaren portada.

Hauek dira kimioterapiak sortu ditzakeen ohiko arazoak: ahoaren eta eztarriaren narritadura, aho lehorra, zauri txikiak eta hemorragiak, txantxarra eta barailaren zurruntasuna, eta ondorioz, janariak mastekatzean edo irenstean arazo handiagoak edo txikiagoak sor daitezke. Muturreko kasuetan, bigarren mailako ondorio horien eraginez, tratamendua bertan behera utzi edo atzeratu behar da, eta oso garrantzitsua da hori ez gertatzea.


Nafarroako Ospitaleko Onkologia Zerbitzuan, urtero, 1.100 lehenengo kontsulta inguru artatzen da; horietatik %80ak kimioterapia tratamendu bat behar izaten du, eta, azken kopuru horretatik, ia kasuen erdian, ahoan bigarren mailako ondorioak sortzen dira.


Kanpaina Dentisten Elkargoaren ekimen batetik sortu da, bere elkargo-kideen esperientzia profesionaletatik eta beste herrialdetan izandako esperientziatik eratorrita. Kanpaina horren diseinuan eta exekuzioan Osasun Departamentuak, Osasun Publikoko Erakundeak, Nafarroako Ospitaleko Onkologia Zerbitzuak (kimioterapiari buruzko ezagutza teknikoak ekarri ditu) eta SNS-O Aho-Hortzetako Osasun Zerbitzuak parte hartu dute. Azken horrek gaixoari aurreko kontsulta bat eskaintzen dio tratamenduari ekin egin aurretik.


Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean kanpaina aurkeztu du. Berarekin batera honako hauek izan dira: Beatriz Lahoz, Dentisten Elkargoaren presidentea; Ruth Vera, Nafarroako Ospitaleko Onkologiako Zerbitzuaren burua, eta Francisco Cardona, SNS-O-ko Aho-Hortzetako Osasun Ataleko burua.


Kanpainak honako jarduerak garatuko ditu:


- Onkologikoak gaixoari adieraziko dio dentistari kontsulta bat egitea komenigarria dela kimioterapiako tratamenduari ekin egin aurretik, ahoaren baldintza hoberenak izateko eta bigarren mailako ondorio gogaikarriak prebenitzeko. Horretaz gain, gaixoari argitaratu den azalpen-liburuxka eskainiko dio ahoa zaintzeari buruzko gomendioak ezagutzera emateko.


- Gaixoa, nahi izanez gero, tratamenduaren aurreko bisita batera joan daiteke Aho-Hortzetako Osasun Unitatean (tel. 848. 429 263) edo bere ohiko odontologoarengan. Aho-Hortzetako Osasunera joatea erabakitzen badu, oso denbora laburrean hitzordua lortuko du kimioterapia jasoko duela adierazten badu, tratamendua hasi baino lehen aho-hortzetako errebisioa egin ahal izateko.


- Onkologoa eta odontologoa harremanetan jarriko dira, edozein kasu zehatzari dagokionez, beharrezkotzat jotzen badute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa