(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nazioko Gobernuari eskatu dio abiadura handiko barnebidea eraiki eta finantzatzeko hitzarmena berehala sina dadila astelehena, 2007.eko apirilak 23

Nafarroako Gobernuak, akordio bidez, Nazioko Gobernuari eskatu dio abiadura handiko barnebidea eraiki eta finantzatzeko hitzarmena berehala sina dadila, 2006ko ekainean igorritako testua oinarri hartuta. Hala adierazi du Alberto Catalán Higueras kontseilari bozeramaileak, astelehenetako ohiko prentsaurrekoan.


Zehatz esanda, Nafarroako Gobernua arduratuta dago eta ez dago ados Nazioko Gobernuarekin Senatuan Nafarroaren eta Estatuaren artean hitzarmena sinatzeko ezarritako bi hilabeteko epea igaro delako. Hain zuzen ere, hitzarmena abiadura handiko trena eraiki eta finantzatzeari buruzkoa da. Foru Gobernuak horren inguruan egindako proposamenen inguruko berririk edo erantzunik ez du jaso. Gai horren inguruan, Nafarroako Gobernuak joan den ostegunean Rodríguez Zapatero presidentearen Gobernuko ordezkariek Espainian duela hamabost urte abiadura handiko lehen linea (Madril-Sevilla) abian jarri zela ospatzeko egindako adierazpenak jaso ditu. Ordezkarion esanetan, 2010erako, Espainiako biztanleen %60k baino gehiagok "abiadura handiko" trena izango dute, baina plan horietan berriro ere ez zaio inolako aipamenik egin Nafarroari.


Uholdeengatik kalteak jasan dituzten udal-barrutietan 2007ko lurralde-kontribuzioa salbuetsita egongo da


Bestalde, kontseilari bozeramaileak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak Foru Legearen Proiektu bat onetsi duela, Foru Erkidegoan martxoko eta apirileko uholdeak jasan dituztenen aldeko neurriak ezartzen dituena.


Foru Legearen Proiektu horrek uholdeek ukitutako pertsona eta erakundeen aldeko neurri batzuk ezarri ditu. Uholde horiek zenbait kalte eragin dituzte udalerri batzuetan, eta horiek Nafarroako Gobernuak onetsiko duen zerrenda batean jasoko dira. Zehatz esanda, Nafarroako Parlamentuak onetsiko duen Foru Legea dela bide, 2007ari dagokion lurralde-kontribuziotik salbuetsita egongo dira uholdeek ukitutako ondasun higiezinak.


Landa-izaerako ondasunak badira, salbuespena aplikatzeko, enpresa-jardueraren bati lotutako higiezinetan edo uzta edo abereengan kalteak eragin behar izan dira. Hiri-izaerako ondasunen kasuan, salbuespena aplikatzeko, horietan kokatutako pertsona edo ondasunak jasandako kalteak konpondu arte osorik edo modu partzialean beste etxebizitza edo lokal batzuetan egon direla egiaztatu behar da. Hala denean, salbuespenak legean baimendutako errekarguak bilduko ditu. Goian adierazitako salbuespenerako eskubidea izanda 2007ri dagokion ordainagiriren bat ordaindu dutenek kopuru horiek itzultzea eska dezakete.


Aipatu salbuespena dela bide udaletan gertatzen den sarrera-murrizketa Nafarroako Gobernuak konpentsatuko du.


Gobernuak onetsitako Foru Legearen Proiektuan neurri bat jaso da toki-erakundeek finantzaketa errazago lortu ahal izan dezaten beharrezko kreditu-eragiketen bidez uholdeek kaltetutako azpiegitura edo ekipamenduak konpontzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa