(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adjudikatu da Nafarroako liburutegi eta filmoteka berriko eraikuntza asteartea, 2007.eko apirilak 24

Fomento de Construcciones y Contratas y Navarra SANCO S.A ABEE-ri Nafarroako Liburutegi Nagusi berriaren eraikuntza adjudikatu zaio, 100 gaineko 92,6 puntu lortu ondoren, lehiatu diren beste 12 proposamenen aurrean. Azken horiek 79,5 eta 88,7 puntu bitartean lortu dituzte.


ABEE adjudikaziodunak guztira 25 gaineko 22,60 puntu lortu ditu, irizpide teknikoen atalean, eta 70 gaineko 70, irizpide ekonomikoetan. Kontuan hartu diren irizpide teknikoak hauek izan dira: lan programa eta epeak, materialen eta kalitate kontroleko sistemen hobekuntza teknikoak, eta lehiakideen ekarritako giza baliabideak eta baliabide materialak.


Irizpide ekonomikoei dagokienez, ABEE adjudikaziodunak ekonomia eskaintza onuragarriena aurkeztu du, lanerako 21.988.400 euroko aurrekontua egin ondoren. Gogoratu behar da, horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak lanerako 28 milioi euro esleitu zituela, beraz, adjudikazio honek hasierako aurrekontua 6 milioi eurotan hobetu du. (Gainontzeko lehiakideek aurkeztutako eskaintzak 23,3 eta 25,9 milioi euro bitartekoak izan dira).


Epaimahaia honela osatu da: Javier Itúrbide Díaz, Liburutegietako Zerbitzuaren zuzendaria (epaimahaiaren presidentea) eta bokalak: Javier Sancho Domingo, Arkitektura Ondarearen Saileko burua; José Luis Franchez Apecetxea, Sail bereko arkitektoa; José Ramón Aristu Villanueva, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ikuskaritza Saileko burua; Ramón Larraya Galarza, Kultura eta Turismo Departamentuko Ekonomia eta Ogasuneko ikuskari-ordezkaria; eta Pilar Zapico Revuelta, Turismo eta Kultura Departamentua - Vianako Printzea Erakundeko Araubide Juridikoaren Saileko burua.


Lanak burutzeko prozesua eta epeak


Aurreikuspenen arabera, lanak datorren hilabetean hasiko dira, eta 2 urte eta erdiko exekuzio epea izango dute (30 hilabete). Manuel Ferrer Sala arkitektoak proiektua idatzi zuen, 2004ko urriaren 15ean deialdia eginiko lehiaketaren irabazlea, eta Nafarroako Liburutegi Nagusia Iruñeko Mendebaldea auzoan kokatuko da: auzoko C unitateko 18-F2 partzela, Benjamin de Tudela kale ondoan.


Iruñeko Udalak emandako orube batean kokatuta, zuzkidurak lehen mailako kultur gune bat osatuko du, ondoko orubean Musikako Goi Kontserbatorioa eraikiko baita.


2005eko azaroan oinarrizko proiektua entregatu zen (entregatzeko aurreikusitako data baino bi hilabete lehenago) eta 2006ko abuztuan zuzkiduraren proiektu exekutiboa aurkeztu zen.


Liburutegi Nagusiak eskainiko dituen betekizunak eta zerbitzuak


Nafarroako Liburutegi Nagusiak, Nafarroako liburutegi sistema osoko bermatzaile eta oinarri moduan, Foru Komunitate osoa du xede. Egun, Nafarroako Liburutegi publikoen Sareak 90 liburutegi ditu Nafarroako geografia guztian zehar, eta horiei, unibertsitateko liburutegiak, erakunde pribatuetako liburutegiak eta liburutegi espezializatuak eta elizaren jabetzeko funts historikoak gehitu behar zaizkie.


Ondorioz, kultur zuzkidura berriak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren koordinazio-lanak burutuko ditu eta Nafarroako ondare bibliografikoaren arduradun nagusiena izango da; honako betekizun hauek egokituko zaizkio: Nafarroan argitaratutako edo ekoiztutako lan guztiak biltzea, kontserbatzea eta hedatzea, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema Espainiako Liburutegi Sistemaren eta beste liburutegi sistemen aurrean ordezkatzea, Liburutegi Publikoetako Sarearen langileen eta atal teknikoaren administrazio kudeaketa guztia zentralizatzea eta horretaz gain, Iruñeko eta eskualdeko Hiriko Liburutegi Publiko Nagusiaren eta inguruko herrietako hiri liburutegi publikoaren lanak burutuko ditu.


Bestalde, premia eta euskarri berriei aurre egin ahal izateko eta kultur zerbitzuak eskaintzerakoan eraginkortasun printzipioekin eta sinergiekin bat egiteko, Nafarroako Filmoteka hartuko du barne. Zuzkidura horrek beharrezko zerbitzu eta instalazioak izango ditu, eta bertako hasierako funtsa Antonio José Ruiz Nafarroako zinegilearen familiak, bere azken nahia betetzeko, Nafarroako Gobernuari eskuzabaltasunez emandako filmografia funtsaz osatuko da. (Aipatutako funtsa zinematografiako eta ikus-entzunezko materialeko 500 dokumentu baino gehiagoz, zinematografiako berrogeita hamar bat tresnez eta soinudun eta inprimatutako materialeko 70 dokumentu baino gehiagoz osatzen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa