(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Botere Judizialak hitzarmen bat sustatu dute laneko ezbehar-tasa murrizteko asteartea, 2007.eko apirilak 24

Armendáriz kontseilaria Juan Manuel Fernández bildu da, Nafarroako Auzitegi Goreneko Presidentea, testuaren zirriborroa aztertzeko, jarduera protokolo bakarra ezarriko duena


Ezkerretik eskumara: Juan Manuel Fernández,Armendáriz kontseilaria eta José María Roig.

Ezkerretik eskumara: Juan Manuel Fernández,Armendáriz kontseilaria eta José María Roig. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel, Nafarroako Auzitegi Goreneko Presidentearekin, Juan Manuel Fernández, bildu berri da, Foru Komunitatean hitzarmen bat sustatzeko premia aztertzeko, lan arriskuen prebentzio alorrean. Laneko ezbehar-tasa murriztea testuaren helburuetako bat da. Horretaz gain, lan istripuekin lotutako erakunde publiko eta pribatuen jarduera guztiak hobeto koordinatzea ere aipatzen da.


Kontseilaria eta presidentea bat datoz, erakunde publikoei atxikitzeko hitzarmena zabaltzeko premia dagoela eta enpresa eta sindikatu erakunde nagusienak parte hartu behar dutela esatean. Bi alderdiek hitzarmen-proposamen bat burutuko dute. Dagoeneko zirriborro fasean ari dira lanean, eta ondoren, gainontzeko erakundeei banatzeko asmoa dute. Bai Nafarroako Gobernuak eta bai Botere Judizialeko Goi Batzordeak ulertzen dute lan-istripuetako egoeran jarduera-protokolo bakar bat aplikatzeak berebiziko garrantzia duela, batez ere kasu larrienetan.


Bileran, (bertan, Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuko zuzendari nagusiak ere parte hartu du, José Mari Roig), bereziki nabarmendu zen lan alorreko prebentzio kultura bultzatu behar zela.


José Javier Armendáriz kontseilariak nabarmendu du 1999. urtetik, lan-istripuen kopuru osoak eta izaera larrikoak jaisten ari direla etengabe, baina kontseilariak uzte du aurrerapenak ez direla nahikoak. Kontseilariak gogoratu du Nafarroako Gobernuaren Laneko Zuzendaritza Nagusia Nafarroan lan-alorrean legeak exekutatzen dituen administrazio organoa dela, eta hain zuzen ere, segurtasunari eta lan higieneari dagokienez. Horrenbestez, bere eskumenen artean, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearekin lotutako administrazio isunak jartzea dagokio.


Hein berean, Nafarroako Auzitegi Goreneko presidenteak adierazi du Instrukzioko Auzitegiak, legalki egokitutako betekizunak betetzeko, laneko ezbehar-tasarekin lotutako delituen kausen instrukzioa burutzen dutela, bai lesioak edo heriotza ematen den kasuetan, eta bai, nahiz eta larriagoak izan, lan arriskuekin lotutako delitu bat egon daitekeen kasuetan.


Azkenik, Lan Ministerioak argitaratutako Lan Estatistikei buruzko azken Aldizkariak Nafarroa, Errioxa eta Extremadura, (hildako bana izan dute), 2007. urteko lehen hilabetetan erregistratutako heriotza-kopuru gutxiena izandako erkidegotzat jo ditu. Heriotza eragindako lan-istripu kopuru gehien izandako erkidegoa Andaluzia izan zen, 38 hildakorekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa