(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak web baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko proiektu bat kudeatu du nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko PYMETARAKO osteguna, 2007.eko apirilak 26

Nafarroako Gobernuak, II. Teknologia Plana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua eta Informazio Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunaren, eta ATANA elkartearen laguntzarekin (IKT Nafarroako Enpresen Elkartea) nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreko PYME-etarako baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko proiektu bat osatu du. Proiektu horretan, aipatutakoaz gain, Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentuak ere parte hartu du PROFIT berrikuntza-laguntzako proiekturen bidez. Baita EGA inormatica eta Microsoft Iberica enpresek ere.


Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilariak, Javier Echarte Echarte, eta Informazio Gizarteko zuzendari nagusiak, Angel Sanz Barea, proiektu hau aurkeztu duten honako hauekin batera: UAGN-ren presidentea, Angel Eraúl; EGA informatica enpresaren zuzendaria, Angel Ustárroz; eta Microsoft Iberica enpresaren Korporazio Garapenaren zuzendaria, Carlos de la Iglesia.


Proiektua landa-eremuak informazioa lortzeko eta erabiltzeko dituen arazoetatik sortu da. Horretaz gain, UAGN-ek, proiektu honen bidez, afiliatuek eguneroko kudeaketak eskura jarri nahi dizkie. Helburu orokorra informazio eta komunikazioko teknologia berrien erabilera lehen mailako sektorearen PYME-tan ezartzea da. Alde batetik, UAGN-en bi "groupware" erremintak ezartzearen bidez, alegia, intranet eta extranet; eta bestalde, PDA gailu mugikorren erabileraren bidez, zerbitzu jakin batzuetara sartu ahal izateko. Proiektuaren lehenengo bi faseekin, UAGN-ek intranet/extranet/interneteko edukia landa-eremuko erabilerei gerturatu nahi die, eta horretarako, sektoreko premien eta interesen araberako ingurua eta eginkizunak eskura jarriko dizkie.


Horrela, proiektuaren helburu espezifikoak nekazaritza eta abeltzaintzako enpresetako gaitasun teknologikoa garatzean eta sendotzean oinarritzen dira, ekonomia, gizarte eta ingurumeneko inguruaren exijentziei erantzun hobea eman ahal izateko; UAGN-ek afiliatuei eskaintzen dizkien zerbitzuen eskaintza eskurago jartzeko erreminta indartsua eta arina lortzeko; informazio teknologia berriak dinamizatzeko jardueren bidez, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako enpresaren teknika eta kudeaketa gaitasunen alde egiteko; sektoreko ustiaketen autogestiorako eta autonomiarako gaitasunak sendotzeko, sektorea berriz aktibatu, modernizatu eta landa-ingurua hobetu ahal izateko; eta informazio gizartea landa-eremuan garatzearen alde egiteko, garapen iraunkorra eta Nafarroako lurraldeko oreka mantenduz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa