(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak "Fitero, Monasterio baten ondarea" izeneko erakusketa inauguratu du osteguna, 2007.eko apirilak 26

Nafarroako Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur arratsaldean Fitero, Monasterio baten ondarea izeneko erakusketa inauguratu du, Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak sustatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Iruña-Tuterako Artzapezpikutzaren laguntzarekin. Ricardo Fernández Gracia eta Pilar Andueza Unanua koordinazio lanetaz arduratu dira eta Muraria S.L enpresa, berriz, garapenaz arduratu da. Erakusketa 2007ko udaberrian eta udan erakusgai izango da abade-elizako hormen barruan.


"Arqueta de Fitero", bolizko pieza, Medina Azaharan 955. urtean datatutako Kordobako kalifa-obra

"Arqueta de Fitero", bolizko pieza, Medina Azaharan 955. urtean datatutako Kordobako kalifa-obra. ( irudia handitu )

Erakusketak iaz Tuterako katedralarekin hasitako jardueraren ildo bera jarraitzen du. Hala ere, oraingo honetan, antolatutako erakusketak Fiteron zaharberritutako eta zaharberritze prozesuan dauden ondasunak ez ezik, iraganako mendeetan, monasterio latz aberatsarenak izan ziren askotariko instituzioetatik eratorritakoak ere barne hartuko ditu.


Guztira 120 pieza biltzen ditu sei unitate didaktikoetan banatuta: 1.- Zistertar penintsularreko hastapenetan, 2.- Thesaurum monasticum, 3.- Aparteko ondarea Nafarroako monasterio nagusien artean, 4.- Kultura eta jakintza, 5.- San Raimundo, Fiteroko abadea eta Caltrava ordenaren fundatzailea, eta 6.- Jainkoa gurtzeko handitasuna.


Aurreikuspenen arabera, erakusketa apirilaren 26 eta uztailaren 29 artean erakusgai izango da, eta bertan hainbat lekutatik ekarritako piezak bilduko dira, besteak beste: Fiteroko Santa María la Real Parrokia, Nafarroako Liburutegi Nagusia, Nafarroako Artxibo Nagusia, Tuterako Protokoloen artxiboa, Historiako Errege Akademia, Toledoko Katedrala, Tarazonako Katedrala, Tulebraseko Santa María de la Claridad Monasterioa, Iruñeko Agustinas Recoletas Komentua, Toldoko San Clemente Monasterioa, Kalagorriko San Andres Parrokia, Burgoseko Calatravas Monasterioa, Morazarzaleko Calatravas Monasterioa, Nafarroako Unibertsitate Liburutegia eta bilduma partikularrak.


Programazioa eta ordutegia


Erakusketa doanekoa izango da eta uztailaren 29 arte zabalik izango da. Bisita ordutegiak asteartetik larunbata artekoak izango dira 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, igandeetan eta jaiegunetan, berriz, 11:30etik 14:00etara. Astelehenetan itxita egongo da. Horretaz gain, bisita gidatuak hitzartu ahal izango dira, 2 eurotan, hala ere, eskoletarako eta 65 urtetik gorako taldeetarako bisita horiek doanekoak izango dira. Halaber, erakusketak entzunezko giden zerbitzua eskaintzen du.


Bestalde, hainbat organo kontzertu antolatuko da erakusketaren aldian. Horiek larunbatero izango dira 12:00etan, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio profesionalaren eta Nafarroako Musikako Goi Kontserbatorioko ikasleen eskutik.


Informazio gehiago www.fiteroellegadodeunmonasterio.com web orrian edo 679 95 95 86 telefonoan.


Monasterioa eta Fitero Fiteroko


Santa María zistertarren monasterioa 1140. urte baino lehen sortu zen Yerga mendian, Frantziatik etorritako monjeen eskutik. Komunitatea, ondoren, Niencebas udal mugartera jan zen, Fiteroko San Raimundo-k aginduta, zenobioaren benetako fundatzailea. Hura abadea izan zen 1141 eta 1158 urteen artean eta Fiteroko abadetza behin betirako ezarri zuen 1152. urtean.


Zistertarren tenplu handia 1175. urte inguruan sortu zen, buruetatik eta XIII. mendean jarraitu zuten nabeak eraikitzen. 1247. urtean guztiz amaitu zuten. Bere plantak gurutze latindarreko itxura dauka, hiru nabeekin eta girola buruarekin, bost kapera erradialekin. Gela kapitularra ere XIII. mendekoa da. XVI. eta XVII. mendeetan sakristia eta egungo Barda Ama Birjinaren kapera eraiki zen, biak estilo barrokokoak.


XIX. mendean, Nafarroako beste monasterio nagusietan ez bezala (Leire, La Oliva, Irtatxe bezalakoak, baztertuak utzi zituzten Desamortizazioaren ondoren), Fiteroko elizak abadetza zaharreko ondare higigarri ugari kontserbatu zituen, hiriko parrokia moduan mantendu zelako. Hori guztia dela eta, Fiteroko monasterioaren ondareak aparteko multzo artistikoa osatzen du.


Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak aipatu bezala, Juan Ramón Corpas Mauleón, Fiteroko ondare materia eta ez material handiak "historia luzea eta gorabeheratsuaren beri ematen dute". Kultur ondare horiek, halaber, aberasten dira "bertako edo historia nazionalaren zehar igarotako pertsonaia ospetsuren ahaidetasunarekin, besteak beste: San Raimundo de Fitero, monasterioaren lehenengo abadea eta Calatravako Orden Militarraren fundatzailea, edo Juan de Palafox erregeorde jauna, erreformatzailea, poligrafoa, eliz gizona eta Estatu gizona Lau Felipe-en Espainian.


Hori guztiari Gustavo Adolfo Béquer-ren luma gozoaren ukitua gehitu behar zaio, Fiteroko Bainuetxeen bisitaria, 1861. urte inguru.


Honakoa dio: "Historia eta arteak, mitoak eta kondairak Fiteroko lurren oroitzapen memoria hartzen dute barne, penintsulako hiru erresuma historikoen muga egonezinaren lurraldeak, XVI. mendean, behin betirako Nafarroan sartzen diren arte."


Katalogoa


Erakusketa osatzeko, katalogo bat argitaratu da. Bertan, Gobernuaren Presidentearen, Miguel Sanz, Iruñeko Artzapezpikuaren eta Tuterako Gotzainaren Fernando Sebastián, eta Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren Presidentearen, Juan Ramón Corpas aurkezpenak aipatzen dira.


Horretaz gain, koordinatzailearen sarrera bat eta honako adituen artikuluak ere barne hartzen ditu: L. J. Fortún: "Expansión de la Orden Cisterciense en los reinos cristianos de la Península Ibérica (1140-1250); C. Fernández-Ladreda: "La arquitectura de los monasterios cistercienses en España"; M. Melero: "Etapas constructivas del monasterio cisterciense de Santa María de Fitero"; R. Fernández: "Culto y cultura. Un patrimonio mueble excepcional salvado de la Desamortización en Navarra"; eta R. Fernández: "Entre la historia, la leyenda y el mito. La imagen de San Raimundo, abad de Fitero y fundador de la Orden militar de Calatrava" .


Halaber, erakusketa azpi banatzen den eremu tematikoen arabera antolatutako piezen katalogo bat ere aurkezten du, Espainiako hainbat unibertsitateko adituek eginiko fitxa kartografikoekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa