(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Armendáriz kontseilariak aipatu du programa berri bat sortuko dela Nafarroako enpresa esportatzaileei laguntzeko osteguna, 2007.eko apirilak 26

Baluarte Auditorioak gaur 2007ko Nafarroako Enpresa Nazioarteko bihurtzeko Planaren aurkezpena barne hartu du, 3 milioi euroko aurrekontuarekin


Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, gaur goizean Nafarroako enpresa esportatzaileei laguntzeko programa berri bat aurkeztu du; alegia Gogoeta eta Dibertsfikazio Estrategikoaren (RYDE) programa. Bere helburua honakoa da: "Enpresa esportatzaileei laguntzea, bere nazioarteko estrategiak errebisatzeko, bai herrialdeei dagokienez eta bai merkaturatzeari dagokionez".


Horrela adierazi du Armendáriz kontseilariak 2007ko Nafarroako Enpresa Nazioarteko bihurtzeko Planaren aurkezpenean. Horretarako 3 milioi eurotako aurrekontua erabiliko da. Ekitaldian, kontseilariarekin batera, honako hauek hartu dute parte: Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganbera Ofizialaren presidentea, Javier Taberna Jiménez, eta Nafarroako Merkataritza zuzendari erregionala eta ICEX ordezkaria, Isabel Peñaranda González-Llanos. Jardunaldian 150 lagunek baino gehiago hartu dute parte.


José Javier Armendáriz jaunak azaldu du RYDE programak enpresa esportatzaileak merkataritza eta eragiketa tresnak hobeto kudeatzeko orientatu nahi dituela, bere esportazio emaitzak areagotzeko. Azken bi urtetan, gutxienez salmenten %30eko esportazio-kopurua edo urtean, 90.000 eurotik gora lortu dituzten Nafarroako enpresek programa hau erabili ahal izango dute.


RYDE programa lagunduriko auto-diagnostikoko metodologia baten bidez garatzen da, bere aplikazioan osatutako aholkulari baten bidez. Auto-diagnostikoa 3 edo 4 banakako saiotan burutzen da. Bakoitzak 4 orduz inguru irauten du eta 2.450 eurotan saltzen da. Diru-laguntzak %60 finantzatu dezake, 1.470 euroko gehienezko kostuarekin.


Bestalde, Armendariz kontseilariak positiboki baloratu du Nafarroako enpresetako 2006. urteko esportazio jarduera. Hain zuzen ere, kanpo salmentak iaz %10,5 hazi ziren eta 5.408 milioi eurotara iritsi zen.


José Javier Armendáriz kontseilariak esplikatu du %10,5eko hazkuntza azken lau urtetan erregistratutako zifrarik hoberena izan dela, kontuan hartzen badugu, 2005ean %0,6 jaitsi zena, 2004an, %3,6 hazi zela eta 2003an, berriz, %2,5 hazi zela".


2006. urtean, Nafarroako esportazio gehienez, EB-25ean murgildu ziren (%75,8), nahiz eta batasunekoak ez diren beste herrialdeetako esportazioak ere hazi (%34). Horien artean Japon, Mexiko eta Estatu Batuak nabarmentzen dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa