(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteek lankidetza-plan zehatz bat iragarri dute Artaxoan, uholdeen ondorioak minimizatzeko osteguna, 2007.eko apirilak 26

Nafarroako Gobernuko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteek -Miguel Sanz Sesma eta José Luis Alonso Gajón, hurrenez hurren- biek ordezkatzen dituzten administrazioek etorkizuneko uholdeen ondorioak minimizatzeko plan berezia egingo dutela iragarri dute gaur goizean Artaxoan.


Ezkerretik eskumara. Alvaro Miranda, el Sanz Presidentea, eta Konfederazio Hidrografikoko presidentea. ( irudia handitu )

Bi presidenteak gaur goizean elkartu dira Nafarroako Ubidearen Artaxoako presa eraikitzen ari diren enpresen etxebizitza-bulegoan, azpiegitura horri dagozkion lanak aztertzeko eta ohiko eta ezohiko egoeretan lankidetza-ildoak zehazteko. Bilera horretan, Alvaro Miranda Simavilla Herri Lan, Garraio eta Komunikabideetako kontseilariak ere parte hartu du.


Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, lehenengo eta behin, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteak hitz egin du. Ubidean funtzionatzen ari diren 38,7 km-ak aipatu ditu, eta horri Billabetako eta Eloko presak gehitu behar zaizkio. Ondoren, oraintsu izandako uholdeak aipatu ditu, eta horri dagokionez, bi administrazioen arteko lankidetza ona izan dela adierazi du. Era berean, Itoitz eta Esako urtegien garrantzia azpimarratu du, ur-emariak kontrolatzen baitituzte. Modu horretan, urtegi horietatik behera, emaria 400 metro kubiko segundoko gutxitu ahal izan zen.


Bestalde, José Luis Alonsok adierazi du, ur-emariak gora eginez gero, biztanleek eta hiriguneek lehentasuna dutela. Une horretan, eskerrak eman dizkie Nafarroan eta Aragoin uholdeen egunean lan eta lan ibili ziren 1.300 pertsonari baino gehiagori.

Ondoren, Sanz presidenteak adierazi du ez dagoela norgehiagokarik Nafarroako Gobernuaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren artean, lankidetza eta elkarlana baino. Orain, garrantzitsuena etorkizunean gerta daitezkeen uholdeak kudeatzeko jarduketak planifikatzea da.


Sanz presidentearen esanetan, planifikazio horretan neurri arruntak egon behar dira egoera arruntei aurre egiteko, eta aparteko neurriak aparteko kasuei aurre egiteko. Planifikazioan neurrien multzo bat egon behar da –besteak beste dragatzea eta ibilguak garbitzea-, eta horrek bi administrazioen arteko lankidetza eskatzen du.


"Orain, Nafarroa izaera orokorreko laguntzei dagozkien neurrietan nola sartu geratzen zaigu, laguntza horiek ezin baititugu alde batera utzi" – gehitu du Sanz presidenteak. Bere esanetan, Itoitz – Nafarroako Ubidea azpiegiturako lanak aurreikusitako erritmoaren arabera garatzen ari dira, eta Ubidea bere xedeak betetzen ari da, besteak beste, Iruña eskualdea urez hornitzea, ureztaketa bihurtzea eta etorkizuneko uholdeak minimizatzea.


Sanz presidenteak, bere parte-hartzea amaitzeko, ura konfederazioek kudeatu behar dutela adierazi du, modu horretan, ubideen ikuspegi eta jarduketa osoak egiten direlako eta, gainera, elkartasun-printzipioa aplikatzen delako.


Prentsaurrekoaren amaieran, José Luis Alonsori Agoitzen larrialdiko simulakroari buruz hitz egiten duten inprimakiei buruz galdetu diote, inprimaki horiek Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren idazpurua dute eta. Horri dagokionez, iruzur hori egin duten pertsona anonimoek erantzunik merezi ez dutela esan du, pertsona horien joera morala mota honetako jarduketen bidez agerian geratu da eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa