(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak EB sorreraren 50. urteurrena ospatuko du hainbat kultur eta kirol ekintzarekin osteguna, 2007.eko apirilak 26

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak erreminta informatiko bat abian jarri du www.navarra.es atarian Europako funtsen laguntzak bilatzeko


Nafarroako Gobernuak argitaratu duen EB-ren laguntzen katalogoa

Nafarroako Gobernuak argitaratu duen EB-ren laguntzen katalogoaren azala. ( irudia handitu )

Foru Komunitateak Europa Batasunaren sorreraren 50. urteurrena ospatuko du hainbat kultur eta kirol ekintzaren bidez. Horixe adierazi du gaur goizean Gobernuaren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanes.


Ekintza horiek "Elkarrekin" lemapean garatuko dira Europako Batasunaren hizkuntza guztietan, eta honako hau eskainiko dute: erakusketa iraunkor bat, zine ziklo bat, herri jai bat, estalkirik gabeko pintura lehiaketa bat, haurren marrazkien eta adierazpen askeko panel bana, kaleko animazioa eta Batasuneko herrialdeko gazta eta ardoen dastatzea. Horretaz gain, Nafarroak kirolak ospakizun honekin bat egingo du, eskubaloiko partiden, emakumeen futbolaren eta udaberriko maratoi erdi tradizionalaren bidez. Azken horretan ere egungo Europa eraiki zen data garrantzitsu hau gogora ekarriko da.


Zio hau dela eta, Nafarroako Gobernuak Europako laguntzak bilatzeko erreminta informatiko bat abian jarri du, Direct-Navarra izenekoa. Hura Interneteko Foru Komunitatearen atari ofizialaren bidez erabiltzen da, alegia, www.navarra.es. Maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera, erreminta hau www.navarra.es/europe.direct helbidearen bidez erabili ahal izango da.


Jakin denez, egungo Europako Batasuna 27 herrialdeez osatuta dago. Hura Erromako Itunak sinatu ondoren sortu zen (Ikatz eta Altzairuko Ituna eta Euroatom Ituna), 1957ko martxoaren 25ean. Itun horien helburu ikatza eta altzairua askatasunez merkaturatzeko eta energia atomikoa kontrolatzeko Europako gune bat sortzea zen, II. Munduko Gudan aurka borrokatutako nazioen artean.


Hasierako itun horiei (azken helburua Europan beste guda berri bat ez eragitea zen), herrialdeak gehitzen joan zitzaizkien, eta aldi berean, erakunde komunak, legegintzako eta politikako eskumenak eta gaitasun finantzarioa areagotzen ziren. Espainia duela 21 urte sartu zen eta Europako Batasunean, zegoeneko, Erkidegoren kide ziren herrialdeen solidaritateari esker, 1968. urtean pentsaezinak ziren ekonomia oparotasun-mailak eta demokrazia-sendotasuna lortu ditu.


Iribarren presidenteordeak gogora ekarri duen bezala, Nafarroak bere ekonomia arloko eginkizunak arrakasta osoz egin ditu eta ekonomia maila altuena duten Europako herrialdeen artean sartzea lortu da (bere BPG 27 herrialdeen Europako batezbestekoaren %125 da).

Dokumentazioa:
EB-ren 50. urteurrenaren Nafarroako ekintzen programa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa