(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Osasuna Fundazioak lankidetza hitzarmena berritu dute Foru Komunitateko kalitatezko elikadura-produktuak sustatzeko ostirala, 2007.eko apirilak 27

Nobedade moduan, aurten "Reyno Gourmet" marka sortu da, kalitate izendapenak barne hartzen dituena


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Elikadura Kalitateko Erakundearen (ICAN) eta Osasuna Fundazioaren bidez, lankidetza hitzarmena berritu du, Foru Komunitateko kalitatezko elikadura-produktuak sustatzeko. Hitzarmen hura, aurreneko aldiz, 2006. urtean sinatu zuten. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Javier Echarte Echarte, eta Osasuna A.K.-ko Osasuna Fundazioaren presidenteak, Patxi Izco, gaur goizean aipatutako testua sinatu dute, Nafarroako Jauregian antolatutako ekitaldi batean.


Lankidetza honen helburua Nafarroako askotariko elikadura-produktuen kontsumoa eta ezagutza sustatzea da. Horiek, guztira, ziurtatutako hamalau kalitate marka dira. Aurten, nobedade moduan, burututako jarduerek emaitza positiboak izan dituztela egiaztatu ondoren, ICAN-en apustua handizaleagoa da. Hain zuzen ere, "Reyno Gourmet" marka abian jarri berri da, alegia, Nafarroan existitzen diren izendapen guztiak barne hartuko dituen makromarka berri bat. Horren helburua Foru Komunitateko erreferente gastronomikotzat erabiltzea da, bai kontsumitzaileentzat eta bai preskriptore, sukaldari eta gastronomia kritika egileentzat.


Hitzarmen honen arabera, ICAN-ek Osasuna Fundazioaren ohorezko kide izaten jarraituko du, eta azken horrek 50.000 € jasoko ditu bi urtetan Nafarroako kalitatezko elikadura-produktuak sustatzeko hainbat jarduera burutzeko. Horrela, ICAN-ek babestutako izendapenen logotipoak (Reyno Gourmet) udaberrian antolatuko den Marrazki Lehiaketarekin lotutako publizitate guztian agertuko dira. Adierazitako lehiaketa Nafarroako eskoletako 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaie. 50 finalistek Nafarroako Kalitatezko Izendapena duten produktuen pakete bat jasoko dute. Halaber, Osasuna Fundazioak "5 egunero" kanpainari laguntza eskainiko dio, ICAN-ek Nafarroako eskoletan garatuko duen fruten eta barazkien kontsumoaren alde egiteko kanpaina.


Bestalde, honako sustapen jarduerak burutuko dira: ICAN-ek babestutako Nafarroako kalitatezko izendapenak dituzten produktuen pakete bat entregatzea lehenengo mailako taldearen aurka jokatzen diren eta Osasuna AK-ren etorkizuneko jokalariei; ICAN-eko publizitate materiala ipintzea eta Nafarroako kalitatezko elikagaiez osatutako lunch bat eskaintzea Osasuna Fundazioak, ekainean, hura osatzen duten 500 enpresa baino gehiagorentzat antolatuko duen Enpresen Festan; ICAN sustatzeko jarduera bat burutzea Iruñeko azokan Osasuneko jokalarien parte-hartzearekin; eta ICAN-ek Gabonetan garatzen den Eskolen Arteko Txapelketa babestea, Txapelketa horrek irauten dituen bederatzi egunetan burututako sustapen-jardueren bidez. Azken txapelketa hori oso sustraitua dago Nafarroan eta aurtengo 2007an XXVI. edizioa izango da. Horretaz gain, Osasuna Fundazioaren aldizkariaren iraileko alean Nafarroako Kalitatezko Izendapenaren produktuei buruzko informazio erreportaje eta tarteko bat agertuko da, eta Osasuntxiki pack-ren barruan ICAN-eko informazio liburuxka bat sartuko da.


Azkenik, nabarmendu behar da Osasuna Fundazioak ICAN (Reyno Gourmet) antolatzea aurreikusi duen pintxo lehiaketa baten babesle gisa hartuko duela. Gainera, ICAN-eko logotipoa (Reyno Gourmet) "Reyno de Navarra" futbol zelaiko lehen lerroan eta markagailuetako publizitate euskarri guztietan agertuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa