(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak jai bat eskaini die Nafarroako ijitoen ordezkariei ostirala, 2007.eko apirilak 27

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean Tronu Aretoan jai ofizial bat eskaini die Foru Komunitateko ijitoen ordezkariei, apirilaren 27 Nafarroako Ijitoen Egun bilakatzearen ondorioz.


Ijitoen harrera

Sanz Presidenteak ijitoen patriarka den José Jiménezi oparia ematen. ( irudia handitu )

Ekitaldian hainbat hitzaldi eman da, Sanz Presidentearen eskutik, Ricardo Hernández jaunaren eskutik ijitoen elkarte guztien ordez, eta José Jiménez Jiménez jaunaren eskutik "Gaz Kalo" ijitoen Elkarteen Federazioaren presidente gisa.


Nafarroako Gobernuaren Presidenteak José Jiménez Jímenez ijitoen patriarkari 1435eko apirilaren 27an Oliteko Errege Jauregian igorritako ordainagiriaren faksimilearen kopia bat entregatu dio. Horren jatorrizko dokumentua Nafarroako Artxibo Nagusian gordeta dago, eta Nafarroan, duela sei mende, ijitoak bizi izatearen testigantza ematen duen lehenengo dokumentua da. Nafarroan ijitoen presentzia adierazten duen lehenengo berri dokumentala da. 36 liberetako ordainagiri hau Nafarroako Artxibategi Nagusian gordetzen da, eta horren bidez, Nafarroako Blanca Erreginak (1385-1441) ijitoen talde bati ordaindu zion penitentzia bat egiteagatik, ziur aski, Aita Santuak agindutako erromesaldi bat. Bestalde, José Jiménez jaunak Presidenteari Nafarroako armarria brodatua zuen ijitoen bandera entregatu dio. Ekitaldia amaitzeko "Yelem, Yelem" Ijitoen Nazioarteko Himnoa entzun da, Paco Suárez maisuaren eskutik.

Jai ofizialean, halaber, Victoria Mohácsi izan da, Europako parlamentarioa eta ijitoen kultura sustatzeko Gaz Kaló Sarien III. Edizioko hiru sarituetako bat. Horren zeremonia gaur arratsaldean antolatuko da, 20etan, Iruñeko Gayarre Antzokian. Zeremoniaren ondoren, "Las Damas del arte" taldeak, Paco Suárez jaunaren zuzendaritzapean, bere ikuskizuna eskainiko du.
Ijitoen harrera

Ijitoen autoritate eta ordezkarien argazkia. ( irudia handitu )

1971. urtean, Londresen, Ijitoen Nazioarteko Lehenengo Batzordea antolatu zen, Munduko Elizen Kontseiluak eta Indiako Gobernuak batera finantzatuta. Yul Britner aktoreak presidente lanak egin zituela, 20 herrialde baino gehiagoko biztanleak bertaratu ziren. Bertan hartutako erabakien artean, honako hauek aipa daitezke: ijitoen banderako ezaugarriak zehaztu ziren, Nazio Batuei estatu anitzeko herri trasnazional moduan eta euren kultur nortasuna aitortzea, "Yelem, Yelem" (ibili-ibili) nazioarteko himnotzat jo zen, eta hizkuntza kontserbatzearen eta berreskuratzearen alde egin zen. Batzorde hori apirilaren 8an antolatu zen, beraz, erabaki zen egun hori Ijitoen Nazioarteko Eguna izendatzea.


90 urteen amaieran, GKE desberdinak egun hori Espainian aldarrikatzen eta antolatzen hasi ziren, nahiz eta zenbati erkidego, zegoeneko, ijitoen eguna ospatzen eta aldarrikatzen hasi, esaterako Andaluzia. Egun hauek dira ijitoen eguna ospatzen duten autonomia erkidegoak: azaroak 22, Andaluziako ijitoen eguna; urtarrilak 12, Aragoiko Ijitoen Kultura Eguna; uztailak 24, Murtziako Ijitoen Egun Erregionala; uztailak 28, Levanteko Ijitoen Eguna, eta azaroak 16, Euskal Herriko Ijitoen Eguna.


Nafarroako Ijitoen eguna apirilaren 27an antolatzeak helburu bat dauka: ijitoen kulturaren garrantzia aitortzea, sentsibilizatzea eta Nafarroan duela 500 urte baino gehiago bizi den komunitate bat aitortzeko aukerari bide ematea.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa